2004ko martxoaren 11ko atentatuak | atentatuei erreakzioak

Atentatuei erreakzioak

Atentatuen ondoren, Frantziak segurtasun nazionaleko plana maila laranjara igo zuen.[18] Italiako Gobernuak alerta goreneko egoera ezarri zuen.[19] Atenasen ere segurtasuna indartu zen tren-sarean eta Espainiako enbaxadan.

Atentatuak gaitzesteko Espainian osoan ia 12.000.000 herritar kaletara irten ziren manifestaldietara. Euskal hiriei dagokienez, Bilbon 300.000, Iruñean 125.000 eta Gasteizen 90.000 pertsona manifestazioetara gehitu ziren. Telebista kate nazional guztiek xingola beltza jarri zuten pantailaren goialdean eta egun osoan zehar atentatuei buruzko albistegiez hornitzen zuten programazioa.

Atentatuak nazioartean gaitzetsiak izan ziren. George W. Bush presidente estatubatuarrak, Elisabet II.a erregina ingelesak, Romano Prodi orduko Europar Batasuneko presidenteak, Joan Paulo II.a Aita Santuak, Nazio Batuen Erakundeak eta beste askok atentatuak gaitzetsi eta salatu zituzten. 2004ko martxoaren 15ean, Europa mailako 3 minutuko isilunea egin zen eguerdian.

Other Languages
Bahasa Indonesia: Bom Madrid, 11 Maret 2004
srpskohrvatski / српскохрватски: Napadi u Madridu 2004.