Zuringo

Zuringoak gorringoa inguratzen du.

Zuringoa (izen arrunta) edo albumena (izen zientifikoa) arrautzak gorringoaren inguruan duen likido erdigardena da, enbrioia elikatzen eta babesten duena. Nagusiki, uretan disolbatutako % 15eko proteina kopuru batean datza. Gorringoak ez bezala, zuringoak gantz kopuru oso urria du. 80 °C-an berotzen bada, koagulatu egiten da, eta kolore zuria hartzen du. Ez da arrautzaren zitoplasma, nahiz eta askok hala uste duten.

Zuringoak, gizakientzat, erabilera asko du, batez ere sukaldaritzan, eta, horren barnean, gozogintzan nagusiki. Muntatuz, merengea eta beste gozo batzuk egiten dira. Pastelak estaltzeko ere erabil daiteke. San Blas opilei, labetik atera ondoren, arrautza zuringo muntatuzko geruza bat ematen zaie.

  • erreferentziak

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zuringo Aldatu lotura Wikidatan
  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Open Data Euskadi webgunean.
Other Languages
العربية: بياض البيض
Boarisch: Oagloa
български: Яйчен белтък
বাংলা: সাদা ডিম
català: Clara d'ou
čeština: Bílek
Deutsch: Eiklar
emiliàn e rumagnòl: Biuda
English: Egg white
Esperanto: Ovoblanko
español: Clara de huevo
français: Blanc d'œuf
galego: Clara de ovo
Bahasa Indonesia: Putih telur
italiano: Albume
日本語: 卵白
한국어: 흰자
Limburgs: Eiwit (ei)
Bahasa Melayu: Putih telur
Nederlands: Eiwit (ei)
norsk: Eggehvite
português: Clara do ovo
srpskohrvatski / српскохрватски: Bjelance
Simple English: Egg white
Basa Sunda: Endog bobodasna
українська: Яєчний білок
中文: 蛋白
粵語: 蛋白