Zentriolo

Animalia zelula tipikoaren eskema, osagai azpizelularrak erakusten. Organuluak:
(1) nukleoloa
(2) nukleoa
(3) erribosoma (puntu txikiak)
(4) besikula
(5) erretikulu endoplasmatiko latza
(6) Golgiren aparatua
(7) zitoeskeletoa
(8) erretikulu endoplasmatiko leuna
(9) mitokondrioak
(10) bakuoloa
(11) zitoplasma
(12) zentrioloak zentrosoman

Zentrioloak zilindro itxurako egitura mikrotubularrak dira, animalia zelula guztietan eta soilik landare zelula batzuetan agertzen direnak. Zatiketa zelularrean eta zilio eta flageloen eraketan hartzen dute parte.

Interfasean, hau da, zelula zatitzen ari ez denean, zentrioloak bikoteka azaltzen dira (diplosoma), bata bestearekiko perpendikularki kokatuta eta hauek inguratuz matrize perizentriolarra izeneko gai amorfo bat agertzen da. Hau guztia, bi zentriolo eta matrizeak osatzen duten taldea, zentrosoma bezala ezagutzen da.

Mikrotubuluen zentru antolatzaile garrantzitsuena da eta normalean nukleoaren inguruan eta Golgi aparatutik gertu kokatzen da. Zentrioloetan bi ade bereizten dira: alde proximala (nukleotik gertuen dagoena) eta alde distala (nukleotik urrunen dagoena).

Egitura

Mikroskopio elektronikoz hartutako zentriolo baten zeharreko ebaketa, non bederatzi mikrotubulu hirukoteak ikusten diren.

Zentriolo bakoitzak 0.25μm-tako diametroa du eta luzera aldakorra izan dezake (0.5-0.75μm).

Zeharreko ebaketetan nabari denez, zentrioloen horma gune zentral baten inguruan antolaturiko 9 mikrotubulu hirukotek osatzen dute. Zentrioloaren alde proximalean, hirukote hauek erdirantz okertuta daude ia erradialki kokatuz. Alde distalean ordea, ez da inklinaziorik nabari. Beraz, mikrotubulu hirukoteak biraturik daude luzerako ardatzean, alde proximaletik distaleraino.

Hirukote honetan parte hartzen duten mikrotubuluek berezko izena dute. A mikrotubuluak barne aldekoenak dira eta hauen hormak osorik daude. B mikrotubuluak erdikoak eta C mikrotubuluak kanpo aldekoenak dira eta hauen hormak ez daude osorik. Mikrotubulu hirukote bakoitza aurre eta atzekaldeko hirukoteei lotuta dago nexina izeneko proteinazko firu batez. Nexinak A eta C mikrotubuluak lotzen ditu.

Mikrotubulu hirukoteak kanpoaldetik inguratuz gai amorfo dentso bat dago: matrize perizentriolarra. Matrize honek mikrotubuluen zentru antolatzaile gisa jokatzen du.

Zentriolo baten 3 dimentsiotako irudia.

Zentrioloaren luzera osoan desberdintasunak nabari dira. C mikrotubuluak besteak baino laburragoak dira eta ez dira alde distalaren muturrean aurkitzen. Hemen, mikrotubulu bikoteak agertzen dira, plaka basalaren egitura bera agertuz. Desberdintasun honek eta beste batzuk, polaritate morfologiko eta funtzionala ematen diote zentrioloari.

  • Zilioak zentrioloen alde distalaren hazkuntzaz eratzen dira, beraz zilioen oinaldean beti zentrioloa dago.
  • Zentrioloen eraketan, zentriolo berriak alde proximaletik hasten dira garatzen, perpendikularki urruntzen joanez.
Other Languages
العربية: مريكز
azərbaycanca: Sentriol
български: Центриола
bosanski: Centriola
català: Centríol
کوردی: سێنتریۆل
čeština: Centriola
dansk: Centriole
Deutsch: Zentriol
English: Centriole
Esperanto: Centriolo
español: Centriolo
eesti: Tsentriool
français: Centriole
galego: Centríolo
Gaelg: Kentreen
עברית: צנטריול
hrvatski: Centrioli
Kreyòl ayisyen: Santriyòl
Bahasa Indonesia: Sentriol
íslenska: Deilikorn
italiano: Centriolo
日本語: 中心小体
ქართული: ცენტრიოლები
қазақша: Центриоль
한국어: 중심소체
kurdî: Sentrîol
Latina: Centriolum
Lingua Franca Nova: Sentriol
lietuvių: Centriolė
latviešu: Centriola
македонски: Центриола
Plattdüütsch: Zentriol
Nederlands: Centriool
occitan: Centriòl
polski: Centriola
پنجابی: سینٹریول
română: Centriol
русский: Центриоль
Scots: Centriole
srpskohrvatski / српскохрватски: Centriola
Simple English: Centriole
slovenčina: Centriola
српски / srpski: Центриола
svenska: Centriol
Tagalog: Sentriyol
Türkçe: Sentriyol
українська: Центріоль
Tiếng Việt: Trung tử
中文: 中心粒