Wikipedia:Birzuzenketa

Birzuzenketa edo birbideratze bat orri batean sartzean esanahi bera duen beste batera eramaten zaituen orria da. Orri horiek ez dira aintzat hartzen artikulu kopurua zenbatzean, ez baitira artikuluak, orri bereziak baizik.

Birzuzenketa bat egiteko, idatz ezazu #BIRZUZENDU edo #REDIRECT, eta atzetik, kako zuzen bikoitzen artean, helburutzat jarri nahi den orriaren izenburua. Birzuzenketen adibide dira «Akronimoak» kategorian bildutako orriak, non, konparazio batera, «AEB» orritik birbideratzea egiten den «Ameriketako Estatu Batuak» artikulura. Ikus , non Redirect kodea ageri den:

#REDIRECT [[Ameriketako Estatu Batuak]]

«Galileo» orria ere birzuzenketaren adibide dugu.

Other Languages