Wikipedia

Wikipedia
Wikipedia-logo-v2.svg
Www.wikipedia.org screenshot 2013.png
Wikipedia.org
URL helbidea http://www.wikipedia.org
Komertziala? Ez
Webgune mota Entziklopedia proiektua
Erabiltzailea erregistratzea Hautazkoa
Hizkuntza(k) 291 hizkuntza
Jabea Wikimedia Fundazioa
Egilea Jimmy Wales, Larry Sanger
Argitalpen data 2001eko urtarrilaren 15a

Wikipedia eduki askeko entziklopedia bat da, lankidetzaz editatua, eleanitza, Interneten argitaratua, Wikimedia Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundeak sustengatua. Wikipedia mundu osoko boluntarioek idazten dute. Internetera konektatutako edonork parte har dezake Wikipediako artikuluetan, aldatu lotura sakatuz. 2015ko azaroaren bostean, 291 hizkuntzatako edizioak zituen, eta horietatik 275 zeuden aktibo. Proiektuaren xedea da ahalik eta hizkuntza gehienetan idatzitako entziklopedia sortu eta hedatzea. Guztira 37 milioi artikulu ditu, horietatik 286.927 euskaraz eta bost milioitik gora ingelesez.

Wikipedian parte hartzen dutenei wikilari deritze. Desadostasunik sortuz gero, iritzia eman duten wikilarien gehiengoaren aukera gailentzen da. Bere antolamenduaren alde ona da etengabe eguneratzen, handitzen eta zuzentzen ari dela, eta hutsegiteak zuzentzea erraza dela. Aitzitik, Euskal Wikipediari dagokionez, zehaztasun falta izaten du hainbat artikulutan (edozein artikulutan, artikuluan landutako gaian aditu ez direnek ere parte har baitezakete), eta hizkuntzaren aldetik badira oso zuzenak ez diren artikuluak. Hala, bada, Euskal Wikipedia gorabeheratsua da kalitatez. Elhuyar Fundazioak 2011n egindako balioztapenak erakutsi zuenez, Euskal Wikipedian «artikulu bikainekin batera, badira oraindik aski kaskarrak direnak». [1]

Hala ere, Ingeles Wikipedia munduko entziklopedia hoberenen parekoa dela erakutsi zuen 2005ean Nature aldizkariak wikipedia horretako zientzia artikuluei buruz egindako ikerlan batek. [2] [3]

Historia

Wikipedia Interneten jaiotako entziklopedia askea da. Egun hizkuntza askotan eskaintzen da eta Creative Commons lizentziapean ekoizten da. Wikipedia Wikimediaren proiektu bat da eta bertan copyrightik gabeko liburu, irudi, hiztegi, hizkuntza ikastaroak… eskaintzen dira. Wikipedia Wiki teknologian oinarritutako entziklopedia askea da, web nabigatzaile batetik edozein erabiltzailek sor zein alda dezake artikuluen edukia. Hori erabilpena eta edizioa askeak direlako gertatzen da eta Wikimedia irabazi-asmo gabeko fundazioak mantentzen eta administratzen du. Wikipedia eleanitza da eta munduan zehar dauden milaka pertsonek hedatua da. 200 hizkuntza inguruko edizioak ditu (non ehunen bat aktibo baitauden). Proiektu honen xedea ahalik eta hizkuntza gehienetan idatzitako entziklopedia sortzea eta hedatzea da. Oraintxe euskaraz 286.927 sarrera baino gehiago daude, baina beste hainbat hizkuntzatik urrun geratzen da (ingelesez jada Entziklopedia Britanikoa gainditu du, 883.000 artikuluez. 200 hizkuntza horietatik, esan bezala, 100 inguru daude egunero berritzen eta hizkuntza nagusiak dira sarrera gehien dituztenak. Hala ere, hainbat internautek hizkuntza gutxituetan idazten dute eta egunean baino egunean sarrera gehiago daude.

Nupediatik Wikipediara

Wikipedia Nupedia entziklopedia askearen ondotik sortu zen. Nupedia idazteaz adituak arduratzen ziren modu formal batean. Nupedia 2000. urteko martxoaren 9an jaio zen eta entziklopedia arruntek jarraitutako bidea zuen artikuluak publikatu ahal izateko: hainbat kide jakitunek artikuluak berrikusi behar zituzten publikatu aurretik. Hala ere bi ideia zituen argi: librea zen eta interneten zegoen. Hau da, edonork edonon begiratu zezakeen eta gainera ez zuen tamaina ez eduki-trabarik (bideoak, nahi adina irudi, loturak… egon zitezkeen). Adituek artikuluak berrikusi behar izateak prozesua geldotu egiten zuen eta urte baten buruan artikulu gutxi publikatu ziren. 2001eko urtarrilaren 10ean bi editoreetako batek forumean wiki bat irekitzea proposatu zuen. Wikiaren filosofia edonork idazteko aukera ematea zen eta hainbat kritika jaso zituen ideiak, baina handik 5 egunera jaio zen ofizialki Wikipedia entziklopedia askea. Hasieran wikipediaren helburua Nupediaren hazkuntza zen, hau da, bertan idatzitako artikuluak geroago Nupediara gehitzea, adituren batek berrikusita. Hala ere, berehala Nupediako erredakzio taldeak ez zuen ondo ikusi eta kanpoan geratu zen, hau da, Nupediatik aske geratu zen. Hala ere 2003an Nupedia saretik kanpo geratu zen eta haren edukia Wikipedian jasota geratu zen betiko.

Ingelesetik eleaniztasunera

Hasiera batean, Wikipedia ingeles hutsezko entziklopedia bat izan zen. Hala ere berehala hasi ziren beste hizkuntzetan idazten eta lehenengo urtean 20.000 artikulu zituen 18 hizkuntza ezberdinetan. 2002an 20.000 artikulu zituen eta 2006aren hasieran 2.600.000 artikulu baino gehiago 205 hizkuntzatan...

Other Languages
Qafár af: Wikipedia
Аҧсшәа: Авикипедиа
Acèh: Wikipèdia
адыгабзэ: Википедие
Afrikaans: Wikipedia
Akan: Wikipedia
Alemannisch: Wikipedia
አማርኛ: ውክፔዲያ
aragonés: Biquipedia
Ænglisc: Wikipǣdia
العربية: ويكيبيديا
ܐܪܡܝܐ: ܘܝܩܝܦܕܝܐ
অসমীয়া: ৱিকিপিডিয়া
asturianu: Wikipedia
Atikamekw: Wikipetcia
Aymar aru: Wikipidiya
azərbaycanca: Vikipediya
تۆرکجه: ویکی‌پدیا
башҡортса: Википедия
Boarisch: Wikipedia
žemaitėška: Vikipedėjė
Bikol Central: Wikipidya
беларуская: Вікіпедыя
беларуская (тарашкевіца)‎: Вікіпэдыя
български: Уикипедия
भोजपुरी: विकिपीडिया
Bislama: Wikipedia
Bahasa Banjar: Wikipidia
bamanankan: Wikipedi
বিষ্ণুপ্রিয়া মণিপুরী: উইকিপিডিয়া
brezhoneg: Wikipedia
bosanski: Wikipedia
ᨅᨔ ᨕᨘᨁᨗ: Wikipedia
буряад: Википеэди
català: Viquipèdia
Chavacano de Zamboanga: Wikipedia
Mìng-dĕ̤ng-ngṳ̄: Wikipedia
нохчийн: Википеди
Cebuano: Wikipedya
Chamoru: Wikipedia
ᏣᎳᎩ: ᏫᎩᏇᏗᏯ
Tsetsêhestâhese: Vekepete'a
کوردی: ویکیپیدیا
corsu: Wikipedia
qırımtatarca: Vikipediya
čeština: Wikipedie
kaszëbsczi: Wikipedijô
словѣньскъ / ⰔⰎⰑⰂⰡⰐⰠⰔⰍⰟ: Википєдїꙗ
Чӑвашла: Википеди
Cymraeg: Wikipedia
dansk: Wikipedia
Deutsch: Wikipedia
Zazaki: Wikipediya
dolnoserbski: Wikipedija
डोटेली: विकिपिडिया
ދިވެހިބަސް: ވިކިޕީޑިޔާ
Ελληνικά: Βικιπαίδεια
emiliàn e rumagnòl: Wikipedia
English: Wikipedia
Esperanto: Vikipedio
español: Wikipedia
eesti: Vikipeedia
estremeñu: Wikipedia
Fulfulde: Wikipeediya
suomi: Wikipedia
føroyskt: Wikipedia
français: Wikipédia
arpetan: Vouiquipèdia
Nordfriisk: Wikipedia
furlan: Vichipedie
Frysk: Wikipedy
Gaeilge: Vicipéid
Gagauz: Vikipediya
贛語: 維基百科
Gàidhlig: Uicipeid
galego: Wikipedia
گیلکی: ويکيپديا
Avañe'ẽ: Vikipetã
गोंयची कोंकणी / Gõychi Konknni: Wikipidia
ગુજરાતી: વિકિપીડિયા
Gaelg: Wikipedia
Hausa: Wikipedia
客家語/Hak-kâ-ngî: Wikipedia
Hawaiʻi: Wikipikia
עברית: ויקיפדיה
हिन्दी: विकिपीडिया
hrvatski: Wikipedija
hornjoserbsce: Wikipedija
Kreyòl ayisyen: Wikipedya
magyar: Wikipédia
Հայերեն: Վիքիպեդիա
interlingua: Wikipedia
Bahasa Indonesia: Wikipedia
Interlingue: Wikipedia
Igbo: Wikipedia
Iñupiak: Uiqipitia
Ilokano: Wikipedia
íslenska: Wikipedia
italiano: Wikipedia
ᐃᓄᒃᑎᑐᑦ/inuktitut: ᐅᐃᑭᐱᑎᐊ
Patois: Wikipidia
la .lojban.: uikipidias
Basa Jawa: Wikipédia
ქართული: ვიკიპედია
Qaraqalpaqsha: Wikipedia
Taqbaylit: Wikipedia
Kabɩyɛ: Wikipediya
Gĩkũyũ: Wikipedia
қазақша: Уикипедия
kalaallisut: Wikipedia
ភាសាខ្មែរ: វិគីភីឌា
한국어: 위키백과
Перем Коми: Википедия
къарачай-малкъар: Википедия
कॉशुर / کٲشُر: ویکیپیٖڈیا
Ripoarisch: Wikipedia
Kurdî: Wîkîpediya
kernowek: Wikipedya
Кыргызча: Уикипедия
Latina: Vicipaedia
Ladino: Vikipedya
Lëtzebuergesch: Wikipedia
лакку: Википедия
лезги: Википедия
Luganda: Wikipedia
Limburgs: Wikipedia
Ligure: Wikipedia
lumbaart: Wikipedia
lingála: Wikipedia
لۊری شومالی: ویکی پدیا
lietuvių: Vikipedija
latgaļu: Vikipedeja
latviešu: Vikipēdija
मैथिली: विकिपिडिया
Basa Banyumasan: Wikipedia
мокшень: Википедие
Malagasy: Wikipedia
олык марий: Википедий
Māori: Wikipedia
Baso Minangkabau: Wikipedia
македонски: Википедија
монгол: Википедиа
молдовеняскэ: Википедия
кырык мары: Википеди
Bahasa Melayu: Wikipedia
Malti: Wikipedija
Mirandés: Wikipedia
မြန်မာဘာသာ: ဝီကီပီးဒီးယား
مازِرونی: ویکی‌پدیا
Dorerin Naoero: Wikipediya
Nāhuatl: Huiquipedia
Napulitano: Wikipedia
Plattdüütsch: Wikipedia
Nedersaksies: Wikipedie
नेपाली: विकिपिडिया
नेपाल भाषा: विकिपिडिया
Oshiwambo: Wikipedia
Nederlands: Wikipedia
norsk nynorsk: Wikipedia
norsk: Wikipedia
Novial: Wikipedie
Nouormand: Viqùipédie
Sesotho sa Leboa: Wikipedia
occitan: Wikipèdia
Livvinkarjala: Wikipedii
ਪੰਜਾਬੀ: ਵਿਕੀਪੀਡੀਆ
Pangasinan: Wikipedia
Kapampangan: Wikipedia
Papiamentu: Wikipedia
Picard: Wikipédia
Deitsch: Wikipedia
Pälzisch: Wikipedia
Norfuk / Pitkern: Wikkapedya
polski: Wikipedia
Piemontèis: Wikipedia
پنجابی: وکیپیڈیا
Ποντιακά: Βικιπαίδεια
português: Wikipédia
Runa Simi: Wikipidiya
rumantsch: Vichipedia
Romani: Vikipidiya
română: Wikipedia
armãneashti: Wikipedia
tarandíne: Uicchipèdie
русский: Википедия
русиньскый: Вікіпедія
संस्कृतम्: विकिपीडिया
саха тыла: Бикипиэдьийэ
sardu: Wikipedia
sicilianu: Wikipedia
Scots: Wikipaedia
davvisámegiella: Wikipedia
srpskohrvatski / српскохрватски: Wikipedia
Simple English: Wikipedia
slovenčina: Wikipédia
slovenščina: Wikipedija
Gagana Samoa: Wikipedia
chiShona: Wikipedhiya
Soomaaliga: Wikipedia
shqip: Wikipedia
српски / srpski: Википедија
Sranantongo: Wikipedia
SiSwati: Wikipedia
Seeltersk: Wikipedia
Basa Sunda: Wikipédia
svenska: Wikipedia
Kiswahili: Wikipedia
ślůnski: Wikipedyjo
తెలుగు: వికీపీడియా
tetun: Wikipédia
тоҷикӣ: Википедия
ትግርኛ: ዊኪፔዲያ
Türkmençe: Wikipediýa
Tagalog: Wikipedia
Setswana: Wikipedia
Tok Pisin: Wikipedia
Türkçe: Vikipedi
Xitsonga: Wikipediya
татарча/tatarça: Википедия
reo tahiti: Vitipetia
тыва дыл: Википедия
удмурт: Википедия
ئۇيغۇرچە / Uyghurche: ۋىكىپېدىيە
українська: Вікіпедія
oʻzbekcha/ўзбекча: Vikipediya
Tshivenda: Wikipedia
vèneto: Wikipedia
vepsän kel’: Vikipedii
Tiếng Việt: Wikipedia
West-Vlams: Wikipedia
Volapük: Vükiped
walon: Wikipedia
Winaray: Wikipedia
Wolof: Wikipedia
吴语: 维基百科
хальмг: Бикипеди
isiXhosa: Iwikipedia
მარგალური: ვიკიპედია
ייִדיש: וויקיפעדיע
Yorùbá: Wikipedia
Vahcuengh: Veizgiek Bakgoh
Zeêuws: Wikipedia
中文: 维基百科
文言: 維基大典
Bân-lâm-gú: Wikipedia
粵語: 維基百科
isiZulu: Wikipedia