Vulkano (mitologia)

Vulkano (mitologia)
Antzinako Erromako erlijioa
Rubens - Vulcano forjando los rayos de Júpiter.jpg
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
BaliokideakHefesto
Familia
AitaJupiter
AmaJunon
Seme-alabakCaeculus Itzuli
Artikulu hau erromatar jainkoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Vulkano».

Vulkano[1], erromatar mitologian, sua eta metalen jainkoa zen, Jupiter eta Junonen semea eta Venusen senarra. Suaren eta sumendien jainkoa zen, burdinaren forjaria, eta jainko eta heroientzako, arte, arma eta armaduren sortzailea. Bere baliokidea greziar mitologian, Hefesto da. Jasotzen dituen beste izen batzuk Mulciber (biguntzen duena) erromatar mitologian, eta Sethlas etruriar mitologian dira.

Vulkanoren sutegia

Vulkanoren sutegia, Etna sumendiaren azpian aurkitzen zela uste zen, Sizilian, edo Tirreniar itsasoan dagoen Vulkano uhartearen azpian, Eoliar uharteetako bat dena.

Vulkano uhartea, 21 kilometro karratuko hedadura duen uharte italiar bat da, Eoliar uharteen zati dena. Mediterraneo itsasoan kokatua, greziar mitologiak han kokatzen zuen Hefestoren fundizioa, suaren eta metalen jainkoa zena, laguntzaile bezala, Ziklopeak eta Erraldoiak zituena.

Erromatar foroan zegoen Vulkanoren tenplua, Volcanal deitua, dirudienez, antzinako Erromatar Inperioaren erritu zibilen zati garrantzitsu bat zen. Gaur egun, AEBetako Alabama estatuko Birmingham hirian dagoen Vulkanoren estatua bat, munduko burdin forjatuzko estatuarik handiena da. Bere omenezko monumentu bat dago Madrilgo Tres Cantos herrian.

Other Languages
Afrikaans: Vulcanus
Alemannisch: Vulcanus
العربية: فولكانوس
مصرى: فولكان
azərbaycanca: Vulkan (mifologiya)
беларуская: Вулкан (бог)
беларуская (тарашкевіца)‎: Вулькан (рымскі бог)
brezhoneg: Vulkan
català: Vulcà
کوردی: ڤولکان
Cymraeg: Fwlcan
Deutsch: Vulcanus
Ελληνικά: Βουλκάνους
Esperanto: Vulkano (dio)
eesti: Vulcanus
فارسی: وولکان
suomi: Vulkanus
हिन्दी: वुल्कन
magyar: Vulcanus
հայերեն: Վուլկան
interlingua: Vulcano (deo)
Bahasa Indonesia: Vulkanus
íslenska: Vulcanus
ქართული: ვულკანუსი
한국어: 불카누스
Lëtzebuergesch: Vulcanus
македонски: Вулкан (бог)
मराठी: व्हल्कन
norsk nynorsk: Guden Vulkan
română: Vulcan (zeu)
srpskohrvatski / српскохрватски: Vulkan (mitologija)
Simple English: Vulcan (mythology)
slovenčina: Vulkán (boh)
slovenščina: Vulkan (mitologija)
српски / srpski: Вулкан (бог)
svenska: Vulcanus
Türkçe: Vulcan
українська: Вулкан (міфологія)
oʻzbekcha/ўзбекча: Vulkan
Tiếng Việt: Vulcan (thần thoại)
მარგალური: ვულკანუსი