Valentina Terexkova

Valentina Terexkova
RIAN archive 612748 Valentina Tereshkova.jpg
Dumako diputatua

2011 -
member of the Presidium of the Supreme Soviet

1974 - 1989
SESBeko Sobiet Goreneko kide

1966 - 1974
Bizitza
JaiotzaBolshoye Maslennikovo, 1937ko martxoaren 6a (81 urte)
Herrialdea Errusia
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Familia
Ezkontidea(k)Yuliy Shaposhnikov  1999)
Andrian Nikolaev  (1963ko azaroak 3 -  1982)
Hezkuntza
HeziketaZhukovsky Air Force Engineering Academy
Hezkuntza-mailaCandidate of Technical Sciencesa
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakastronauta eta politikaria
Lantokia(k)Mosku
Jasotako sariak
KidetzaSobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren Batzorde Zentrala
Dumako diputatua
Graduamajor general
Astronauta
MisioakVostok 6
Denbora espazioan4.272 minutu
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaSobietar Batasuneko Alderdi Komunista
Errusia Batua
IMDbnm0855547
Valentina Tereshkova Signature.svg

Valentina Vladimirovna Terexkova (errusieraz: Валенти́на Влади́мировна Терешко́ва; Bolshoje Maslennikovo, Jaroslavl oblasta, Errusiako SESF, 1937ko martxoaren 6a - ) sobietar kosmonauta da, historian lehen aldiz espaziora irtendako emakumea Vostok 6 espazio-ontzian 1963ko ekainaren 16an. Lehen emakumezkoa izateaz gain lehen zibila ere izan zen, haren aurretik espaziora joandako guztiak militarrak baitziren. 1963ko lehen bidaian ia hiru egun eman zituen, eta denbora-tarte horretan, 48 orbita osatu zituen Lurraren inguruan[1].

  • bizitza

Bizitza

Maslennikovon jaioa, Errusiako gaur egungo Jaroslavl oblastan jaioa. Eskola ostean gurpil fabrika batean lan egin zuen ingeniaritza ikasten hasi aurretik. Aurrekoez gain jausgailuz saltoak egiten ere aritu zen. 1962. urtean emakume kosmonauta elkarterako aukeratu zuten. 400 aurkeztu ziren arren bostek bakarrik lortu zuten lekua ( Tatiana Kuznetsova, Irina Soloviova, Zhanna Jerkina, Valentina Ponomariova eta Terexkova bera) eta bera espaziora irteteko lehen emakumea izateko.

26 urte zituela 1963. urteko ekainaren 16an Vostok 6 espazio-ontzian lehen emakumezkoa izan zen, baita lehen pertsona ez militarra, espazioratzen. Bere misio artarako ezizena Txaika (Чайка) izan zen, euskarazko kaio izeneko hegaztia. Bere portaerarekin ados ez zegoenez Sergei Koroliov misioko zuzendariak Vostok 6-aren eskuzko kontrolen erabilera debekatu zion, nahiz eta misioko betebeharretan azaldu. 19 urte pasa ziren beste emakume batek, Svetlana Savitskaiak (sobietarra hau ere), lurreko orbitara iristeko. Valentinarekin aukeratuak izan ziren beste 4 emakumeek ez zuten Terexkovaren aukera izan.

1963. urteko azaroaren 3an Andrian Nikolaevekin (1929-2004) ezkondu zen eta hurrengo urtean bere alaba Elena erditu zuen (1964). 1982. urtean dibortziatu zen bigarren aldiz 1999. urtean ezkonduz Xapoxnikov doktorearekin (1999 urtean hil zen azken hau).

Historian bere izena idatzi ostean Valentina Zhukovskiko Aire Armadako Akademian ikasketetan aritu zen 1969. urtean ingeniaritza espazialean titulua lortu zuen artean. Emakume kosmonauten taldea desegin zen ostera. 1977. urtean ingeniaritzako doktoratua lortu zuen. Gainditu zituen erronkak zela eta zenbait kargu politiko burutu zituen: 1966-1974 boladan Sobietar Goreneko kide izan zen, 1974-1989 urte tartean Sobiet Goreneko Presidiumean parte hartu zuen eta 1969tik 1991 arte Alderdi komunistako Komite Nagusian iraun zuen. 1997an erretiratu zen azkenik Aire Armadatik eta baita Kosmonauta zerbitzutik.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Valentina Terexkova Aldatu lotura Wikidatan


  1.   Berria.eus, «Tereshkhova eta Ride, antzekoak eta desberdinak», Berria, https://www.berria.eus/paperekoa/2173/038/002/2018-06-22/tereshkhova_eta_ride_antzekoak_eta_desberdinak.htm. Noiz kontsultatua: 2018-08-10 .
Other Languages
azərbaycanca: Valentina Tereşkova
Bikol Central: Valentina Tereshkova
беларуская (тарашкевіца)‎: Валянціна Церашкова
Bahasa Indonesia: Valentina Tereshkova
لۊری شومالی: والنتینا ترشکوا
Bahasa Melayu: Valentina Tereshkova
norsk nynorsk: Valentina Teresjkova
Simple English: Valentina Tereshkova
slovenščina: Valentina Tereškova
татарча/tatarça: Валентина Терешкова
oʻzbekcha/ўзбекча: Valentina Tereshkova
vepsän kel’: Tereškova Valentina