Uruguai

Uruguaiko Ekialdeko Errepublika
República Oriental del Uruguay
Bandera Armarria
Goiburua: Libertad o Muerte
(Askatasuna ala Heriotza)
Ereserkia: Orientales, la Patria o la tumba
Hiriburua
eta hiri handiena
Montevideo
Hizkuntza ofiziala(k) Gaztelania
Herritarra uruguaitar [1]
Gobernua Errepublika
 -  Presidentea Tabaré Vázquez
Independentzia
Azalera
 -  Guztira 176,220 km2 ( 91.)
 -  Ura (%) 1,5
Biztanleria
 -  2005 zenbatespena 3.415.920 ( 135.)
 -  Dentsitatea 18,78 bizt./km2
Dirua Peso uruguaitar ( UYU)
Ordu-eremua UTC ( UTC-3)
 -  Udan ( DST)  ( UTC-2)
Aurrezenbakia 598
Internet domeinua uy

Uruguai [1] , ofizialki Uruguaiko Ekialdeko Errepublika ( gaztelaniaz: República Oriental del Uruguay), Hego Amerikako estatua da, Amerikako Hego Konoaren ekialdean, Brasil eta Argentinaren artean dagoena. 176.220 km²ko azalera du eta 2011n 3.286.314 biztanle zituen [2]. Hego Amerikako bigarren estatu independente txikiena da, Surinamen atzetik.

Geografia

Satelite irudian

Kontinenteko lur eremua 176.214 km² eta jurisdikziopeko urak eta uharte txikien eremua 142.199 izanik, Uruguai Hego Amerikako bigarren estatu burujabe txikiena ( Surinamen ondoren) eta hirugarren lurralde txikiena da ( Frantziar Guyana da txikiena). Lurraldea zabaldi gorabeheratsuek eta mendilerro txikiek (cuchillas) osatzen dute, itsasertzeko ordoki emankorrarekin. Ibai ugariek herrialdea egituratzen dute, lau ibai arro edo deltaz osatua: Río de la Plata, Uruguai ibaia, Laguna Merín eta Negro ibaia (lur barneko handiena). Atlantikoaren itsasertzean aintzira ugari daude. Gailurrik altuena Cerro Catedral da (513,66 m), Sierra de Carapé mendilerroan kokatua.

Mugak

Ipar-ekialdean Brasilgo Rio Grande do Sul estatuarekin du muga, mendebaldean Argentinako Entre Ríos eta Corrientes probintziekin, hegoaldean Rio de la Platarekin eta ekialdean Ozeano Atlantikoarekin.

Erliebea

Uruguaiko lurraldea, Argentinako panpa hezearen eta Brasilgo goi-ordokiaren artean, muinoez eta higadurak laututako lurrez osatua da gehienbat. Batez besteko garaiera 200 mkoa du. Itsasertzak hondartzak eta aintzira txikiak ditu, eta Rio de la Plata ibaiaren ertza, berriz, alubioiez osatua da. Kostalde estu eta lau horren atzealdean muinoak dira nagusi. Lurraldearen erdialdea eta iparraldea higaduraz zelaitutako ordokia da. Ordokiaren hego-ekialdean Cuchilla Grandeko muinoak nabarmentzen dira, Cuchillas de Haedoko muinoak ipar-mendebalean eta, Brasilekin muga egiten, Cuchilla de Santa Anakoak. Cuchilla Grandeko muinoek ura Urugay ibaian eta Ozeano Atlantikoan isurtzen duten ibaien banalerroa eratzen dute, eta horietako mendixka batean du Uruguaik gailurra (501 m).

Hidrografia

Ibai gehienak Uruguai ibaiaren arrokoak dira. Mendebaldeko muga osoa egiten du ibai horrek, eta Salto hiriraino ontziz ibil daiteke. Ibaiadar nagusiak Brasilekin muga egiten duen Guareim, Arapey Grande, Queguay Grande eta, batez ere, Negro ditu. Negro ibaiak (800 km) lurraldeko uraren heren bat hartzen ditu. Brasilen jaiotzen da eta Uruguaiko erdialdetik igarotzen, zeharka, ipar-ekialdetik hego-mendebalera. Erdialdean itxita dago eta aintzira handia eratzen du ( Rincon del Bonete, 1.100 km2), argindarra sortzeko erabiltzen dena. Ezkerraldetik Yi ibaiaren ura hartzen du. Beste ibai batzuen artean aipatzekoak dira Rio de la Platara isurtzen den Santa Lucia, eta Merin aintzirara isurtzen diren Cebollati eta Yagauron. Azken ibai eta aintzira hauek Brasilekiko muga eratzen dute.

Fauna eta flora

Klimaren eta lurraldearen leuntasunagatik oso belardi zabalak dira Uruguain. Zuhaiztiek lurraldearen % 5 baizik ez dute hartzen; horietatik gehienak ibai ertzetan eta mendixka gainetan hazten dira. Aipagarriak dira, zur bikainekoen artean, Schinopsis generoko zuhaitzak eta urunday arbola ( Astronium balansae), eta, landatu berrien artean, eukaliptoak.

Klima

Klima epel hezea du Uruguaik, Ozeano Atlantikoaren eragin handia duena. Montevideon hilabete hotzeneko (uztaila) batez besteko tenperatura 12,5 °Ckoa da eta beroenekoa (urtarrila) 22,6 °Ckoa. Kostaldean udako eta neguko batez besteko hozberoaren gorabehera txikiagoa da. 1.000-1.200 mm euri izaten dira urtean zehar; hilabete euritsuenak martxoa, apirila eta iraila dira, eta, oro har, euri gehixeago izaten da iparraldean hegoaldean baino.

Other Languages
Acèh: Uruguay
Afrikaans: Uruguay
Alemannisch: Uruguay
አማርኛ: ኡሩጓይ
aragonés: Uruguai
Ænglisc: Uruquaria
العربية: الأوروغواي
asturianu: Uruguái
Aymar aru: Uruwayi
azərbaycanca: Uruqvay
تۆرکجه: اوروگوئه
башҡортса: Уругвай
Boarisch: Uruguay
žemaitėška: Urugvajos
Bikol Central: Uruguay
беларуская: Уругвай
беларуская (тарашкевіца)‎: Уругвай
български: Уругвай
भोजपुरी: उरुग्वे
Bislama: Uruguay
বাংলা: উরুগুয়ে
বিষ্ণুপ্রিয়া মণিপুরী: উরুগুয়ে
brezhoneg: Uruguay
bosanski: Urugvaj
буряад: Уругвай
català: Uruguai
Chavacano de Zamboanga: Uruguay
Mìng-dĕ̤ng-ngṳ̄: Uruguay
нохчийн: Уругвай
Cebuano: Uruguay
کوردی: ئوروگوای
corsu: Uruguai
qırımtatarca: Urugvay
čeština: Uruguay
словѣньскъ / ⰔⰎⰑⰂⰡⰐⰠⰔⰍⰟ: Оуроугваи
Чӑвашла: Уругвай
Cymraeg: Wrwgwái
dansk: Uruguay
Deutsch: Uruguay
Zazaki: Uruguay
dolnoserbski: Uruguay
डोटेली: उरुग्वे
ދިވެހިބަސް: އުރުގުއޭ
eʋegbe: Uruguay
Ελληνικά: Ουρουγουάη
English: Uruguay
Esperanto: Urugvajo
español: Uruguay
eesti: Uruguay
estremeñu: Uruguai
فارسی: اروگوئه
suomi: Uruguay
Võro: Uruguay
Na Vosa Vakaviti: Uruguay
føroyskt: Uruguai
français: Uruguay
arpetan: Urugoayi
Nordfriisk: Uruguay
Frysk: Oerûguay
Gaeilge: Uragua
Gagauz: Urugvay
Gàidhlig: Uruguaidh
galego: Uruguai
Avañe'ẽ: Uruguái
गोंयची कोंकणी / Gõychi Konknni: उरुग्वे
ગુજરાતી: ઉરુગ્વે
客家語/Hak-kâ-ngî: Uruguay
עברית: אורוגוואי
हिन्दी: उरुग्वे
Fiji Hindi: Uruguay
hrvatski: Urugvaj
hornjoserbsce: Uruguay
Kreyòl ayisyen: Irigwe
magyar: Uruguay
Հայերեն: Ուրուգվայ
interlingua: Uruguay
Bahasa Indonesia: Uruguay
Interlingue: Uruguay
Igbo: Uruguay
Ilokano: Uruguay
Ido: Uruguay
íslenska: Úrúgvæ
italiano: Uruguay
日本語: ウルグアイ
Patois: Yurugwai
la .lojban.: uruguais
Basa Jawa: Uruguay
ქართული: ურუგვაი
Qaraqalpaqsha: Urugvay
Taqbaylit: Urugway
Kabɩyɛ: Uruguwe
Kongo: Urugway
қазақша: Уругвай
kalaallisut: Uruguay
ಕನ್ನಡ: ಉರುಗ್ವೆ
한국어: 우루과이
Kurdî: Ûrûguay
kernowek: Urugway
Latina: Uraquaria
Ladino: Uruguay
Lëtzebuergesch: Uruguay
лезги: Уругвай
Limburgs: Uruguay
Ligure: Uruguay
lumbaart: Uruguay
lingála: Ulugwai
لۊری شومالی: ئوروگوٙە
lietuvių: Urugvajus
latgaļu: Urugvajs
latviešu: Urugvaja
मैथिली: उरुग्वे
олык марий: Уругвай
Baso Minangkabau: Uruguay
македонски: Уругвај
മലയാളം: ഉറുഗ്വേ
монгол: Уругвай
मराठी: उरुग्वे
кырык мары: Уругвай
Bahasa Melayu: Uruguay
Malti: Urugwaj
မြန်မာဘာသာ: ဥရုဂွေးနိုင်ငံ
مازِرونی: اروگوئه
Napulitano: Uruguay
Plattdüütsch: Uruguay
नेपाली: उरुग्वे
नेपाल भाषा: उरुग्वे
Nederlands: Uruguay
norsk nynorsk: Uruguay
norsk: Uruguay
Novial: Uruguay
occitan: Uruguai
Livvinkarjala: Urugvai
Oromoo: Uraaguwaay
ଓଡ଼ିଆ: ଉରୁଗୁଏ
Ирон: Уругвай
ਪੰਜਾਬੀ: ਉਰੂਗੁਏ
Pangasinan: Uruguay
Kapampangan: Uruguay
Papiamentu: Uruguai
Deitsch: Uruguay
polski: Urugwaj
Piemontèis: Uruguay
پنجابی: یوراگوۓ
português: Uruguai
Runa Simi: Uruwayi
rumantsch: Uruguay
Romani: Uruguay
Kirundi: Uruguay
română: Uruguay
русский: Уругвай
Kinyarwanda: Irigwe
संस्कृतम्: उरुग्वाय
саха тыла: Уругуай
sardu: Uruguay
sicilianu: Uruguai
Scots: Uruguay
davvisámegiella: Uruguay
srpskohrvatski / српскохрватски: Urugvaj
Simple English: Uruguay
slovenčina: Uruguaj
slovenščina: Urugvaj
Gagana Samoa: Iurukuei
chiShona: Uruguay
Soomaaliga: Uruguay
shqip: Uruguaji
српски / srpski: Уругвај
Seeltersk: Uruguay
Basa Sunda: Uruguay
svenska: Uruguay
Kiswahili: Uruguay
ślůnski: Urugwaj
தமிழ்: உருகுவை
తెలుగు: ఉరుగ్వే
tetun: Uruguai
тоҷикӣ: Уругуай
Türkmençe: Urugwaý
Tagalog: Uruguay
Tok Pisin: Yuruguwai
Türkçe: Uruguay
татарча/tatarça: Уругвай
ئۇيغۇرچە / Uyghurche: ئۇرۇگۋاي
українська: Уругвай
oʻzbekcha/ўзбекча: Urugvay
vèneto: Uruguay
vepsän kel’: Urugvai
Tiếng Việt: Uruguay
West-Vlams: Uruguay
Volapük: Luruguyän
Winaray: Uruguay
Wolof: Uruguwaay
吴语: 乌拉圭
მარგალური: ურუგვაი
ייִדיש: אורוגוויי
Yorùbá: Uruguay
Vahcuengh: Uruguay
Zeêuws: Uruguay
中文: 乌拉圭
文言: 烏拉圭
Bân-lâm-gú: Uruguay
粵語: 烏拉圭