Urrezko astoa

Urrezko astoa
Apuleius1650.jpg
Datuak
EgileaApuleio
GeneroaEleberri pikaresko
HerrialdeaErromatar Inperioa
Luzio gizon bihurtuta 1345eko eskuizkribuaren irudian (Vatikanoko Liburutegia).

Apuleioren Metamorfosiak, San Agustinek Urrezko astoa (Asinus aureus) deituak, gaur egunera arte iraun duen latinezko eleberri erromatar bakarra da.

Eleberriaren protagonista Luzio deitzen da. Eleberriaren amaieran, Numidiako Madauran jaioa dela adierazten da, Apuleio beraren sorterria. Protagonistaren jakinminean eta magia ikasi eta praktikatzeko gogoan datza eleberriaren korapiloak. Bere burua txori bihurtzen saiatzen ari zen bitartean, ustekabean astoan antzaldatu zen. Horrek ipuinez betetako ibilbide luzera, literal eta metaforikoa, eramango du. Azkenean, salbazioa aurkitzen du Isis jainkosaren parte hartzearen bidez, zeinaren jarraitzaile izango baita.

Luzio asto bihurtzen da

UEU logoa.png Wikiiturrietan bada Urrezko astoa
Liburu osoa: Latin-literaturarako sarbidea: idazleak eta idazlanak
« Ni neure zinezko agindua esan eta esan ari nintzaiolarik, neska gelan sartu zen oso urduri, eta potetxo bat atera zuen kutxatilatik. Potetxoa hartu, musu eman, hegaldi zoriontsua eman ziezadala eskatu, eta nire jantzi guztiak urrun jaurti nituen nigandik; nire eskua lehiatsu sartu, ukendu mordo bat atera, eta gorputzaren atal guztiak igurtzi nituen. Txori bat bezala hasi nintzen jokatzen, besoak, orain bat orain bestea, mugitzen ahaleginduz, baina han ez zen agertzen ez hegaxka ez lumaxkaren inolako arrastorik. Aitzitik, nire ileak loditzen hasi ziren, ilesorta bihurtu arte; nire azal-mintz leuna gogortzen hasi zen, larru bihurtu arte; nire eskuen muturrean hatzek bereizketa galdu zuten, harik eta oin-azkazal bakarra osatu zuten arte; eta nire bizkarrezurraren behealdetik isats luzea ageri zen. Gainera, aurpegia handitu zitzaidan, ahoa luzatu, sudurra zabaldu, eta ezpaina zintzilikatu; belarriak, beren aldetik, neurriz gora haziak neuzkan, eta ilez estaliak. Eta nire zoritxarreko aldakuntza hartako kontsolamendu bakarra: Fotide besoartean ezin hartu banuen ere, ederki haziak neuzkan behintzat neure dohain naturalak. »

[1]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri