Ultra (kirola)

Ultra futbol talde batzuen alde talde antolatu erradikal batzuei Europan ematen zaien izena da. Ingalaterran Hooligan bezala ezagutzen dira. Latinoamerikan talde hauek barra brava bezala ezagutzen dira, Brasilen izan ezik, non torcida bezala ezagutzen diren, azken izen honek portaera erradikalak ez dituzten zalego asko hartzen dituen arren.

Ultren jatorria

Ez dago garbi talde hauen jatorria. Indarkeria futbolean ia kirol hau bezain antzinakoa da, Ingalaterran 1898ko aurrekariak daudelarik, poliziaren txosten batean hooligan hitza indarkeriazko ekintzak egiten dituzten zaletu taldeak izendatzeko erabiltzen denean. Dena den, Ultra bezala ezagutzen diren talde antolatuen jatorria, Hooliganekiko ezberdintasun estetiko eta kultural batzuekin, 1960ko hamarkadan Italian dagoela onartzen da, ondoren Europako gainontzeko herrialdeetatik hedatuz. Hala ere, 1980ko hamarkadararte ez zuten entzute publikorik izan, Europako zenbait herrialdetan, futbol zelaietatik kanpo eta hauen barruan sortzen zuten indarkeria, koloretasuna, animazioa eta berauen kideengatik.

Other Languages
العربية: ألتراس
azərbaycanca: Ultras
български: Ултраси
dansk: Ultras
English: Ultras
suomi: Ultrat
Gaeilge: Ultras
עברית: אולטראס
italiano: Ultras
日本語: ウルトラス
한국어: 울트라스
македонски: Ултрас
Nederlands: Ultras
norsk: Ultras
português: Ultras
română: Ultras
русский: Ультрас
slovenčina: Ultras
svenska: Ultras
Türkçe: Ultras
українська: Ультрас
Tiếng Việt: Ultras