Txeroki

Artikulu hau amerindiar herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Garikoitz Aspiazu».
Txeroki nazioaren bandera

Txerokiak (txerokieraz: ᏣᎳᎩTsalagi; ingelesez: Cherokee) Ipar Amerikako etnia indigena bat dira, XVI. mendean europarrekin topo egin zutenean gaur egungo Estatu Batuetako hego-ekialdean bizi zirenak. Gerora, txeroki gehienak Ozark goi lautadara migratzera behartuak izan ziren. Txerokiak XIX. mendean, Estatu Batuetako europar kolonizatzaileek txerokiak "Bost Tribu Zibilizatuetako" bat zirela zioten.

Historia

Estatu Batuen Independentzia Gerraren ostetik (XVIII. mendearen amaieran), kolono zurien partetik tratatu guztien hautsierak txeroki asko bere nazioa uztera behartu zituen. Disidente hauek Misisipi ibaia zehar mugitu ziren, gaur egungo Arkansas eta Missouri aldera. 1800 urtearen inguruan, lurralde hauetan zegoen txeroki biztanlego handiagatik, gobernu estatubatuarrak Arkansasen erreserba bat sortu zuen, Arkansas ibaietik White Rivereraino. Txeroki hauetako askok, Dragging Canoe buruzagi zutelarik, Shawneekin aliantza egin zuten eta kolonoak erasotzen hasi ziren.

1820 urtean, Arkansaseko estatuak, txerokien lurrak bereganatze asmoa zuen. Txerokien ordezkari batzuk Washington Hirira joan ziren eta erreserba uzteko akordio bat sinatzera behartuak izan ziren. Bi aukera zituzten: gobernuarekin kooperatu eta Indiar Lurraldera mugitu (gerora Oklahoma), edota gobernuari aurre egin eta beraen etxeetan geratu. 1828 inguruan, tribua bitan zatitu zen, batzuk Indiar Lurraldera joanez eta besteak erreserban geratuz. Erreserban geratu zirenak 1900dik hari dira gobernuak txeroki tribu federal gisa kontsidera ditzaten borrokan. Gobernauk orain arte ez die eskaera hauei kasurik egin.

Oklahoman berriz, 1887 eta 1898ko legeek lursoro, epaitegi eta gobernu txerokirik gabe utzi zituzten. Ekintza hauek aginpide tribala ahuldu eta Oklahoma estatu bezala prestatzeko helburuarekin eman ziren, 1907an gertatu zena. 1938an txerokien batzar nagusi bat egin zen. J.B. Milam buruzagi bezala aukera zuten, 1941ean Franklin Delano Rooseveltek txerokien ordezkari gisa onartu zuena. 1949an W.W. Keeler aukeratu zuten buruzagi, gero Ross Swimmer, Wilma Mankiller, Joe Byrd eta Chad Smith, gaur egungo buruzagi dena 2005 urtetik.

Other Languages
Afrikaans: Cherokee
አማርኛ: ጻላጊ
asturianu: Cheroqui
azərbaycanca: Çerokilər
تۆرکجه: چروکی‌‌لر
башҡортса: Чероки
беларуская: Чэрокі
български: Чероки
català: Cherokees
ᏣᎳᎩ: ᏣᎳᎩ
Tsetsêhestâhese: Sena'kaneo'o
čeština: Čerokíové
Чӑвашла: Чероки
Cymraeg: Cherokee
dansk: Cherokee
Deutsch: Cherokee
Ελληνικά: Τσερόκι
English: Cherokee
Esperanto: Ĉerokoj
español: Cheroqui
فارسی: چروکی
suomi: Cherokeet
français: Cherokees
Gaeilge: Seiricíoch
עברית: צ'רוקי
magyar: Cserokik
հայերեն: Չերոկիներ
Bahasa Indonesia: Cherokee
italiano: Cherokee
日本語: チェロキー
ქართული: ჩეროკები
한국어: 체로키족
lietuvių: Čerokiai
latviešu: Čiroki
македонски: Чероки
മലയാളം: ചെറോക്കീ
मराठी: चेरोकी
Bahasa Melayu: Cherokee
Plattdüütsch: Cherokee (Volk)
Nederlands: Cherokee (volk)
norsk: Cherokee
Diné bizaad: Chééwokii Dineʼé
polski: Czirokezi
português: Cherokees
Runa Simi: Chiruki
română: Cherokee
русский: Чероки
Scots: Cherokee
srpskohrvatski / српскохрватски: Cherokee
Simple English: Cherokee
српски / srpski: Чероки
svenska: Cherokeser
தமிழ்: செரோக்கீ
Türkçe: Çerokiler
українська: Черокі
اردو: چروکی
oʻzbekcha/ўзбекча: Chiroqilar
Tiếng Việt: Người Cherokee
中文: 切羅基人
Bân-lâm-gú: Cherokee
粵語: 柴羅基人