Txekia

Txekiar Errepublika
Česká republika
BanderaArmarria
Goiburua: Pravda vítězí
(Egia Gailentzen da)
Ereserkia: Kde domov můj
Hiriburua
eta hiri handiena
Praga
Hizkuntza ofiziala(k)Txekiera
Herritarratxekiar[1]
GobernuaErrepublika
 - PresidenteaMiloš Zeman
 - Lehen ministroaBohuslav Sobotka
Eratzea
 - Bohemiako Erresuma1198 
 - Txekoslovakia1918ko urriak 28 
 - Independentzia1993ko urtarrilak 1 
Azalera
 - Guztira78.866 km2 (116)
 - Ura (%)2
Biztanleria
 - 2015[2] zenbatespena10.553.843 (81.)
 - 2011[3] errolda10.436.560
 - Dentsitatea134 bizt./km2 (87.)
DiruaTxekiar koroa (Kč) (CZK)
Ordu-eremuaCET (UTC+1)
 - Udan (DST) (UTC+2)
Aurrezenbakia4201
Internet domeinuacz
11997 arte +42, Eslovakiarekin banatua

Txekia[1] (txekieraz: Česko, ˈt͡ʃɛsko ahoskatua) ofizialki Txekiar Errepublika[1] (txekieraz: Česká republika, ˈt͡ʃɛskaː ˈrɛpuˌblɪka ahoskatua) Erdialdeko Europako estatu itsasgabea da, Bohemia, Moravia eta Txekiar Silesia eskualde historikoek osatua. Ipar-mendebalde eta mendebaldean Alemaniarekin du muga, ipar-ekialdean Poloniarekin, hego-ekialdean Eslovakiarekin, eta hegoaldean Austriarekin. 78.866 kilometro koadroko eremua du, eta 10,5 milioi biztanle[2]. Europar Batasuneko kidea da. Hiriburua eta hiri nagusia Praga da.

Lehen Mundu Gerra bukatutakoan Txekoslovakia izeneko herrialdea osatu zen estatu burujabe gisa. 1939an galdu zuen independentzia, Alemania Naziak inbaditu zutenean. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Sobietar Batasunaren eragin eremuaren barruan geratu zen. 1968an, Txekoslovakian egiten ari ziren erreformek herrialde sozialisten batasuna arriskuan jar zezaketelakoan, Sobietar armada herrialdean sartu zen. 1991n, Sobietar Batasuna desegin zenean, Txekoslovakia sobietar eraginpetik askatu eta Mendebaldeko Europaren eraginpera lerratu zen. 1993ko urtarrilaren 1ean, bakean banandu ziren Txekoslovakia osatzen zuten bi herri nagusiak: Txekia eta Eslovakia.

Geografia

Txekiar Errepublikako mapa

Txekiar Errepublika Erdialdeko Europako estatu itsasgabea da, ipar latitudeko 48° eta 51° artean, eta ekialdeko longitudeko 12° eta 19° artean hedatua. 49.035 kilometro koadroko eremua hartzen du.

Mugak

Ipar-mendebalde eta mendebaldean Alemaniarekin du muga, ipar-ekialdean Poloniarekin, hego-ekialdean Eslovakiarekin, eta hegoaldean Austriarekin. Moldauhafen izeneko lurraldea, Hanburgoko portuko 30.000 metro koadroko eremua, Txekiaren aldi baterako barrendegia da, Versaillesko Itunak Txekoslovakiari emandakoa itsasora irteera izan zezan. Lurralde hau Alemaniari itzuliko zaio 2028an.

Erliebea

Txekiar Errepublikako geografia askotarikoa da. Bohemia, herrialdearen mendebaldean dagoena, arro zabala da, Elba (txekieraz: Labe) eta Moldava (txekieraz: Vltava) ibaiek zeharkatua, eta mendi ez oso garaiek (Sudeteak) inguratua. Bertan kokatua dago herrialdeko tontor handiena, Sněžka mendia (1.602 metro). Moravia, ekialdean dagoena, menditsuagoa da. Eskualdeari izena ematen dion Morava ibaia da garrantzitsuena, eta bertan dago Oder ibaiaren (txekieraz: Odra) sorlekua.

Hidrografia

Txekiako ibaiak hiru itsaso desberdinetara isurtzen dira: Elba eta Moldava Ipar itsasora, Oder Baltikora eta Morava Itsaso Beltzara.

Klima

Txekiak klima kontinental epela du; urteko batez besteko tenperatura 7,9 °C da (0,5 °C otsailan, 18,6 °C ekainean). Temperaturak altitudearekin aldatzen dira. Horrela, Sněžka mendian (1.602 metro) urteko batez besteko tenperatura 0,4 °C besterik ez da, eta hego-ekialdeko Moraviako ordokietan, berriz, 10 °C. Batez besteko tenperaturarik gorenak Pragan neurtu ohi dira, hiriko bero-uhartea dela-eta. Iparraldeko Jizera mendigunea (Sudeteak) da eskualderik euritsuena (1200 mm baino gehiago urtean); prezipitaziorik txikienak hego-ekialdeko Moravian eta Bohemiako ipar-mendebaldean jasotzen dira[4].

Ingurumen arazoak

Energia sortzeko indarretxeek sufre bioxido asko kanporatzen dute, eta euri azidoa eragiten dute. Airearen kutsadurak baso eremu handiak hondatu ditu. Lurraldeko zuhaitzen %75 inguruk defoliazio arazoak ditu. Ura ere oso kutsatua dago leku askotan, batez ere nekazaritza inguruneetan. Industriak, meatzaritzak eta nekazaritzak sortzen dituzten hondakinek arriskuan jartzen dute lurrazalako eta lur azpiko uraren garbitasuna.

Other Languages
Аҧсшәа: Чехиа
Acèh: Cèkia
адыгабзэ: Чехие
Afrikaans: Tsjeggië
Alemannisch: Tschechien
አማርኛ: ቸኪያ
aragonés: Republica Checa
Ænglisc: Cecland
العربية: التشيك
ܐܪܡܝܐ: ܬܫܝܟ
مصرى: تشيكيا
asturianu: Chequia
авар: Чехия
Aymar aru: Chexya Ripublika
azərbaycanca: Çexiya
башҡортса: Чехия
Boarisch: Tschechei
žemaitėška: Čekėjė
Bikol Central: Tsekya
беларуская: Чэхія
беларуская (тарашкевіца)‎: Чэхія
български: Чехия
भोजपुरी: चेक रिपब्लिक
Bislama: Czechia
བོད་ཡིག: ཅེ་ཁེ།
বিষ্ণুপ্রিয়া মণিপুরী: চেক প্রজাতন্ত্র
brezhoneg: Republik Tchek
bosanski: Češka
буряад: Чехи
Chavacano de Zamboanga: Chequia
Mìng-dĕ̤ng-ngṳ̄: Ciĕk-káik
нохчийн: Чехи
Chamoru: Chekia
Tsetsêhestâhese: Czechia
corsu: Cecchìa
qırımtatarca: Çehiya
čeština: Česko
kaszëbsczi: Czeskô Repùblika
словѣньскъ / ⰔⰎⰑⰂⰡⰐⰠⰔⰍⰟ: Чєшьско
dansk: Tjekkiet
Deutsch: Tschechien
Zazaki: Çekya
dolnoserbski: Česka
ދިވެހިބަސް: ޗެކް ޖުމްހޫރިއްޔާ
eʋegbe: Czechia
Ελληνικά: Τσεχία
Esperanto: Ĉeĥio
eesti: Tšehhi
estremeñu: Repúbrica Checa
فارسی: جمهوری چک
Fulfulde: Cekiya
suomi: Tšekki
føroyskt: Kekkia
Nordfriisk: Tschechien
Frysk: Tsjechje
Gagauz: Çehiya
Gàidhlig: An t-Seic
Avañe'ẽ: Chekía
गोंयची कोंकणी / Gõychi Konknni: झेक प्रजासत्ताक
Hausa: Kazech
客家語/Hak-kâ-ngî: Chhia̍p-khiet
Hawaiʻi: Tiekia
עברית: צ'כיה
Fiji Hindi: Czechia
hrvatski: Češka
hornjoserbsce: Čěska
Kreyòl ayisyen: Tchèki
magyar: Csehország
Հայերեն: Չեխիա
interlingua: Republica Chec
Bahasa Indonesia: Ceko
Interlingue: Tchekia
Igbo: Chekia
Iñupiak: Czechia
Ido: Chekia
íslenska: Tékkland
italiano: Repubblica Ceca
日本語: チェコ
Patois: Chekia
Basa Jawa: Républik Céko
ქართული: ჩეხეთი
Qaraqalpaqsha: Shexiya
Taqbaylit: Tagduda tačekit
Адыгэбзэ: Чехиэ
Kabɩyɛ: Cɛɛkɩ
қазақша: Чехия
kalaallisut: Tjekkia
한국어: 체코
Перем Коми: Ческо
къарачай-малкъар: Чехия
kurdî: Çekya
коми: Чехия
kernowek: Pow Chek
Кыргызча: Чехия
Latina: Cechia
Lëtzebuergesch: Tschechesch Republik
лакку: Чехия
лезги: Чехия
Lingua Franca Nova: Txesco
Limburgs: Tsjechië
lumbaart: Cechia
lingála: Shekia
لۊری شومالی: کۊمٱرٱ ڤولات چک
lietuvių: Čekija
latgaļu: Čekeja
latviešu: Čehija
мокшень: Чехмастор
Malagasy: Tsekia
олык марий: Чехий
Māori: Tīekia
македонски: Чешка
монгол: Чех
Bahasa Melayu: Republik Czech
မြန်မာဘာသာ: ချက်သမ္မတနိုင်ငံ
مازِرونی: چک (کشور)
Dorerin Naoero: Tsiekia
Napulitano: Repubbreca Ceca
Plattdüütsch: Tschechien
Nedersaksies: Tsjechie
नेपाल भाषा: चेक गणतन्त्र
Nederlands: Tsjechië
norsk nynorsk: Tsjekkia
norsk: Tsjekkia
Novial: Chekia
Nouormand: Tchéquie
Livvinkarjala: Čeehii
Oromoo: Cheekiyaa
Ирон: Чехи
ਪੰਜਾਬੀ: ਚੈੱਕ ਗਣਰਾਜ
Pangasinan: Jhekia
Papiamentu: Czechia
Deitsch: Tschecherei
Pälzisch: Tschechien
Norfuk / Pitkern: Chekya
polski: Czechy
Piemontèis: Repùblica Ceca
پنجابی: چیک لوکراج
Ποντιακά: Τσεχία
português: República Checa
Runa Simi: Chiksuyu
rumantsch: Tschechia
Romani: Chexiya
română: Cehia
armãneashti: Cehia
tarandíne: Repubbleche Ceche
русский: Чехия
русиньскый: Чесько
Kinyarwanda: Cekiya
संस्कृतम्: जेक् रिपब्लिक्
саха тыла: Чехия
sicilianu: Ripùbblica Ceca
davvisámegiella: Čeahkka
srpskohrvatski / српскохрватски: Češka
Simple English: Czech Republic
slovenčina: Česko
slovenščina: Češka
Gagana Samoa: Ripapelika o Sieki
chiShona: Czechia
Soomaaliga: Jamhuuriyadda Jek
српски / srpski: Чешка
Sranantongo: Tsjekikondre
SiSwati: Shekhi
Seeltersk: Tschechien
Basa Sunda: Céko
svenska: Tjeckien
Kiswahili: Ucheki
ślůnski: Czesko Republika
тоҷикӣ: Чехия
Türkmençe: Çehiýa
Tok Pisin: Sek Ripablik
Xitsonga: Czech Republic
татарча/tatarça: Чехия
chiTumbuka: Czechia
reo tahiti: Tieti
удмурт: Чехия
ئۇيغۇرچە / Uyghurche: چېخ جۇمھۇرىيەتى
українська: Чехія
oʻzbekcha/ўзбекча: Chexiya
vepsän kel’: Čehanma
Tiếng Việt: Cộng hòa Séc
West-Vlams: Tsjechië
Volapük: Tsyegän
walon: Tchekeye
吴语: 捷克
მარგალური: ჩეხეთი
ייִדיש: טשעכיי
Zeêuws: Tsjehhië
中文: 捷克
文言: 捷克
Bân-lâm-gú: Chesko
粵語: 捷克
isiZulu: ITsheki