Turkierazko literatura

Turkierazko literatura hizkuntza hartaz egindakoa da, bai Otomandar Inperioko garaikoaz baita gaur egungo mintzairaz ere.

Historia

XVI. mendean, Inperio Otomandarraren zabalkundearekin batera, Arabiako eta Persiako eraginak zituen literatura egin zen. Garai hartako idazele aipagarrienak Fuzuli (1480-1556) eta Baki (1526-1600) olerkariak dira.

XIX. mendean, aldaketa nabarmena izan zen, Frantziako erromantizismoaren eragineko literatura egiten hasi baitzen. Namik Kemalek (1840-1888) aberriaren eta askatasunaren ideiak zabaldu zituen.

Hizkuntzaren erreformarekin batean (ortografia fonetikoa bideratzea eta arabieraren eta persieraren irakaskuntza galaraztea) idazkera egunoroko hizkuntzara etorri zen. Errealismoak gorteko poesiaren tokia hartu zuen, eta idazleek herri xumearen bizimodua islatu zuten: Nazim Hikmet (1902-1963), Yachar Kemal (1920) eta Mahmut Makal (1930) dira aipagarrienak.

Other Languages