Tlaxkalteka

Lienzo de Tlaxcalan soldadu espainiarrak Chalcora sartzen hiru soldadu tlaxkaltekekin

Tlaxkalteka ( gaztelaniaz: Tlaxcalteca) Amerikako nahua taldeko nahuatl azpitaldeko herria. Egun desagerturik da tlaxkalteka baina Kolonen aurreko garaietan Mexikoko ordokian kokaturik zegoen. Lau jaurerri konfederatuetan (Tepetikpak, Okotelulko, Tizatlan, Quiahiztlan) eraturik zeuden, zeinek bere gobernua zuela eta guztiekiko arazoetan erabakiak elkar aditurik hartzen zituztela. Ez ziren inoiz azteken mende erori, nahiz eta bi herriok urte luzez elkarren aurka gudukatu ziren xōchiyaoyōtl deituriko gerra loratuetan: bi armadek borrokari ekiten zioten aurrez erabakitako egunetan eta lekuetan, bietako batek etsi arte. Kolonizatzaile espainiarrak iristean, haiei aurre egitea erabaki zuten bertako jaunek. Hernán Cortések Cholulan garaitu zituen tlaxkaltekak, baina, hala eta guztiz ere, haiek izan ziren espainiarren aliaturik leialenak; azteken aurkako kanpainan, espainiarrekin batera esku hartu eta lehengo etsaiez mendekua hartu zuten, eta geroztikako kolonizazioan ere parte hartu zuten.

  • erreferentziak

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Open Data Euskadi webgunean.
Other Languages
català: Tlaxcalteques
Deutsch: Tlaxcalteken
English: Tlaxcaltec
Esperanto: Tlakskalanoj
français: Tlaxcaltèques
hrvatski: Tlaxcalteca
Bahasa Indonesia: Tlaxcaltec
italiano: Tlaxcalteca
Nederlands: Tlaxcalteken
polski: Tlaxcallanie
português: Tlaxcaltecas
русский: Тлашкальтеки
srpskohrvatski / српскохрватски: Tlaxcalteca