Tigre eltxo

Tigre eltxo
Aedes Albopictus.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaDiptera
FamiliaCulicidae
LeinuaAedini
GeneroaAedes
Espeziea Aedes albopictus
(Skuse, 1894)
Hedapen mapa
Albopictus distribution 2007.png

Tigre eltxoa (Aedes albopictus) eltxoen (Culicidae) familiako kidea da, Asiako ipar-ekialdeko eskualde tropikal eta azpitropikaletan bizi dena.[1]

Hezegunetatik gertu, izurrite bilakatu da eta hainbat gaixotasun, tartean sukar horia, denge eta chikungunya, kutsatzen ditu.[2]

Aedes albopictus (Stegomyia albopicta), eltxoen (Culicidae) familiakoa, (asiako) tigre-eltxo edo basoko-eltxoa izenez ezaguna ere. Jatorriz Asiako hego-ekialde tropikal eta subtropikalekoa da. Hala ere, azken hamarkadetan, espezie hori herrialde askotara zabaldu da ondasunen garraioen eta nazioarteko bidaien bidez. [1] Gorputz zuri-beltzeko marradun hankak eta zuri-beltzezko marradun gorputz txikia du.

Eltxo hau komunitate askotan izurrite nabarmena bilakatu da, gizakiarekin estuki lotzen delako (hezeguneetan bizi beharrean), eta ilunabarrean eta egunsentian gain, egunez elikatzen delako. Intsektuari tigre-eltxoa deitzen zaio bere marradun itxuraz duen tigrearen antzagatik. Ae. Albopictus patogeno biriko askoren transmisioen bektore epidemiologikoki garrantzitsua da. Sukar-horia, dengea eta Chikungunya-sukarra trasnmititu dezake, [2] baita Dirofilaria imitis bezalako filaria-nematodo  batzuk ere. Horrezgain, [3] Aedes albopictus [4] [5] gizakien arteko Zika transmisioan bektore dateke.

Other Languages
asturianu: Aedes albopictus
български: Тигров комар
català: Mosquit tigre
فارسی: پشه ببری
français: Aedes albopictus
interlingua: Aedes albopictus
íslenska: Aedes albopictus
한국어: 흰줄숲모기
Baso Minangkabau: Stegomyia albopicta
Bahasa Melayu: Aedes albopictus
português: Aedes albopictus
русский: Aedes albopictus
srpskohrvatski / српскохрватски: Azijski tigrasti komarac
Simple English: Asian tiger mosquito
slovenščina: Tigrasti komar
українська: Aedes albopictus
Tiếng Việt: Muỗi vằn châu Á
中文: 白紋伊蚊