Théophile Gautier

Théophile Gautier
Théophile Gautier, foto av Félix Nadar.jpg
Bizitza
Izen osoaPierre Jules Théophile Gautier
JaiotzaTarbe1811ko abuztuaren 30a
Herrialdea Frantzia
BizilekuaQ3145840
Talde etnikoaFrantziarra
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaNeuilly-sur-Seine1872ko urriaren 23a (61 urte)
Hobiratze lekuaMontmartreko hilerria
Familia
Bikotea(k)Carlotta Grisi
Ernesta Grisi
Eugénie Fort
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaLycée Charlemagne
Lycée Louis-le-Grand
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Louis-Édouard Rioult
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta, kazetaria, eleberrigilea, antzerkigilea, libretista, arte-kritikaria, margolaria eta literatura-kritikaria
Enplegatzailea(k)Le Figaro
KidetzaSociété héliographique
Jeune-France
Mugimenduaerromantizismoa
Parnasianismoa
IMDbnm0310375

Théophile Gautier (Tarbe, Frantzia, 1811ko abuztuaren 30a - Neuilly-sur-Seine, Frantzia, 1872ko urriaren 23a) frantsesezko idazlea izan zen.

Bizitza

Nervalekin eta Borelekin oso gaztetatik izan zituen harremanak; hasieran koadroak egin zituen, baina azkenik idazten hasi zen, eta Victor Hugoren alde egin zuen Hernani deituriko gatazkan (1830). Hala ere, Albertus (1832) poema luzean eta Les Jeunes-France (1833) ipuin-bilduman erromantikoekiko askatasun osoa erakusten du. Mademoiselle de Maupin (1836) eleberriaren sarreran edertasun soila hartu zuen helburu nagusitzat.

Les Grotesques (1844) saiakera-liburuan Luis XIII.a Frantziakoaren garaia goraipatu zuen, eta Le Capitaine Fracasse (1863) eleberrian garai bera deskribatu zuen; Arria Marcella obran (1856) antzinako Ponpeiako bizitza agertzen du; Roman de la momie (1858) liburuan Antzinako Egipto; eta Le Spirite (1866) obran goi-izaerazko ideala azaltzen du. Kontakizun laburretan alderdi fantastikoa lantzen du, Hoffmannen ildotik. Horren adierazgarri garbiena: Avatar (1856) izeneko ipuina. Bere zenbait poema (1845, España) edo musika bihurtu zituen (1852, Émaux et Camées). Poesia parnasianoaren aitzindari izan zen; Baudelairek ere maisutzat hartzen zuen. Ospe handikoak dira Gautierren bidaia-liburuak, Voyage en Espagne (1845) esaterako. Euskal Herrian ere ibili zen, eta liburu hartan deskribatzen du bere ikuspegi berezia.

Other Languages
العربية: تيوفيل غوتيه
azərbaycanca: Teofil Qotye
беларуская (тарашкевіца)‎: Тэафіль Гат’е
български: Теофил Готие
հայերեն: Թեոֆիլ Գոթիե
Bahasa Indonesia: Théophile Gautier
ქართული: თეოფილ გოტიე
latviešu: Teofils Gotjē
македонски: Теофил Готје
مازِرونی: تئوفیل گوتیه
Nederlands: Théophile Gautier
português: Théophile Gautier
srpskohrvatski / српскохрватски: Théophile Gautier
Simple English: Théophile Gautier
slovenčina: Théophile Gautier
slovenščina: Théophile Gautier
српски / srpski: Теофил Готје
українська: Теофіль Готьє
Tiếng Việt: Théophile Gautier