Teheran

Teheran
تهران
 Iran
Collage of Tehran.png
eta
Administrazioa
Herrialdea Iran
ProbintziaTeherango probintzia
County of IranTehran County
District of IranCentral District
AlkateaMohammad Ali Afshani
Izen ofizialaتهران
Jatorrizko izenaتهران
Posta kodea730
Geografia
Koordenatuak35° 42′ 00″ N, 51° 25′ 00″ E / 35° 42′ 00″ N, 51° 25′ 00″ E / 35.7; 51.416666666667
Teheran hemen kokatua: Iran
Teheran
Teheran
Teheran (Iran)
Tehran.png
Azalera1.274 km²
Altuera900-1.830
Demografia
Biztanleria8.846.782 bizt. (2016)
Metropolia15.232.564 biztanle
Dentsitatea12.896,18 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1794ko martxoak 20
Telefono aurrizkia021
Ordu eremuaUTC+03:30 eta Iran Standard Time Zone
Hiri senidetuakMinsk, Londres, Pekin, Kabul, Brasilia, Habana, Berlin, Bagdad, Kuwait, Mosku, San Petersburgo, Khartum, Duxanbe, Caracas, Sana, Los Angeles, Seul, Pretoria, Pavlodar, Kinshasa, Manila, Bangkok, Budapest eta Tbilisi
http://www.tehran.ir/

Teheran[1][2] (persieraz تهران , Tehrān, tehˈɾɒːn ahoskatua) Irango eta Teheran probintziako hiriburua eta munduko hiririk handienetako bat da. Bertan 8 milioi lagun bizi dira, eta 15 milioi metropoli eremu osoan. Izan ere, Irango populazioaren %20a bizi da bertan. Hiri modernoa da, autobide eta industria askorekin. Hiru unibertsitate, bi aireportu eta bost metro linea ditu.

Antzinate klasikoan, egungo Teherango lurraldeetako zati bat Rhagesek, hiri mediar garrantzitsu batek, okupatzen zuen.[3] Erdi Aroko arabiar, turkiar eta mongolen inbasioen bidez suntsitu zen. Gaur egungo haren oinordekoa Teheran Handiko metropoli eremuak irentsi duen hiri-eremua da.

Teheran Irango hiriburu lehen aldiz Qajar dinastiako Agha Mohammad Khanek ezarri zuen 1796an, Kaukasiako Irango lurraldeetatik gertu mantentzeko, Errusiar-Iran gerren ondorioz Iranetik banatuak izan aurretik. Era berean, eta aurretik gobernatu zuten Irango dinastien bizioak saihesteko ere hartu zuen erabakia. Hiriburua hainbat aldiz mugitu da historian zehar, eta Teheran Irango 32. hiriburu nazionala da. Eskala handiko eraispena eta berreraikuntza 1920ko hamarkadan hasi zen, eta Teheran Iran guztiko migrazio masiboen helmuga izan da XX. mendean zehar.[4]

Teheranek hainbat bilduma historiko ditu, besteak beste, Golestan, Sa'dabad eta Niavaran errege-konplexuak, non antzinako Irango Estatu Inperialaren azken bi dinastiak bizi izan ziren. Teherango mugarririk ospetsuenak Azadi dorrea, 1971ean Pahlavi dinastiako Mohammad Reza Shahren erregealdian eraikitako oroigarria, Irango estatu inperialaren fundazioaren 2.500 urteak ospatzeko eta Milad Dorrea dira, bere kabuz eusten den munduko seigarren dorre altuena, 2007an amaitu zena. 2014an amaitu zen Tabiat Zubia, berriki eraikitako mugarri bat.[5]

Teheranen gehiengoak persiera hitz egiten du,[6][7] eta biztanleen %99ak persiera ulertu eta hitz egiten du, baina Teheranen beste hainbat talde etno-linguistiko bizi dira, persiera bigarren hizkuntza bezala hitz egiten dutenak.[8]

Teheranen Mehrabad eta Khomeini nazioarteko aireportuak, tren geltokia, Tehran Metro garraiobide azkarreko sistema, igarotze azkarreko autobus sistema bat, trolebusak eta autobide sare handi bat daude.

Irango hiriburua Teheranetik beste eremu batera eraman nahi izan da, batez ere airearen kutsadura eta hiriak lurrikarekiko duen esposizioaren ondorioz. Orain arte, ez da behin betiko planik onartu. Mercer kontsultoreak 2016ean 230 hirietan egindako inkesta batean, Teheran 203.a geratu zen bizi-kalitatearen arabera.[9] 2016ko Global Destinations Cities Indexaren arabera, Teheran azkarren handitzen ari diren tokien zerrendan lehen hamar postuetan dago.[10]

Other Languages
Acèh: Tèhran
адыгабзэ: Тегеран
Afrikaans: Teheran
Alemannisch: Teheran
አማርኛ: ቴህራን
aragonés: Teherán
العربية: طهران
ܐܪܡܝܐ: ܛܗܪܐܢ
مصرى: طهران
অসমীয়া: তেহৰাণ
asturianu: Teḥrán
azərbaycanca: Tehran
تۆرکجه: تهران
башҡортса: Тәһран
Boarisch: Teheran
žemaitėška: Teherans
Bikol Central: Tehran
беларуская: Тэгеран
беларуская (тарашкевіца)‎: Тэгеран
български: Техеран
বাংলা: তেহরান
བོད་ཡིག: ཏེ་ཧི་རན།
brezhoneg: Tehran
bosanski: Teheran
буряад: Тегеран
català: Teheran
Mìng-dĕ̤ng-ngṳ̄: Tehran
нохчийн: ТехӀран
کوردی: تاران
qırımtatarca: Tehran
čeština: Teherán
Чӑвашла: Тегеран
Cymraeg: Tehran
dansk: Teheran
Deutsch: Teheran
Zazaki: Tehran
डोटेली: तेहरान
Ελληνικά: Τεχεράνη
English: Tehran
Esperanto: Teherano
español: Teherán
eesti: Teheran
estremeñu: Teherán
فارسی: تهران
suomi: Teheran
Võro: Teheran
føroyskt: Tehran
français: Téhéran
Frysk: Teheran
Gaeilge: Teheran
Gagauz: Tahran
Gàidhlig: Tehran
galego: Teherán
گیلکی: تئران
Hausa: Tehran
客家語/Hak-kâ-ngî: Tehran
עברית: טהראן
हिन्दी: तेहरान
Fiji Hindi: Tehran
hrvatski: Teheran
hornjoserbsce: Teheran
Kreyòl ayisyen: Teheran
magyar: Teherán
հայերեն: Թեհրան
interlingua: Teheran
Bahasa Indonesia: Teheran
Interlingue: Teheran
Ilokano: Tehran
ГӀалгӀай: Тегеран
Ido: Tehran
íslenska: Teheran
italiano: Teheran
日本語: テヘラン
Basa Jawa: Teheran
ქართული: თეირანი
Qaraqalpaqsha: Tehran
Taqbaylit: Ṭehran
Адыгэбзэ: Дыхьэрэн
Kabɩyɛ: Teeraŋ
Kongo: Teheran
қазақша: Тегеран
kalaallisut: Tehran
ಕನ್ನಡ: ತೆಹ್ರಾನ್
한국어: 테헤란
kurdî: Tehran
kernowek: Tehran
Кыргызча: Тегеран
Latina: Teheranum
Lëtzebuergesch: Teheran
лезги: Тегьран
Limburgs: Teheran
Ligure: Teheran
lumbaart: Teheran
لۊری شومالی: تیرۊ
lietuvių: Teheranas
latviešu: Teherāna
Malagasy: Teheran
олык марий: Тегеран
Māori: Tehran
македонски: Техеран
മലയാളം: ടെഹ്റാൻ
монгол: Тегеран
मराठी: तेहरान
Bahasa Melayu: Teheran
မြန်မာဘာသာ: တီဟီရန်မြို့
эрзянь: Тегеран ош
مازِرونی: تهرون
Napulitano: Teheran
नेपाली: तेहरान
नेपाल भाषा: तेहरान
Nederlands: Teheran
norsk nynorsk: Teheran
norsk: Teheran
Chi-Chewa: Tehran
occitan: Teheran
Livvinkarjala: Tegeran
ଓଡ଼ିଆ: ତେହେରାନ
Ирон: Тæхран
ਪੰਜਾਬੀ: ਤਹਿਰਾਨ
Papiamentu: Teheran
Norfuk / Pitkern: Tegeraan
polski: Teheran
Piemontèis: Teheran
پنجابی: تہران
پښتو: تهران
português: Teerã
Runa Simi: Tehran
rumantsch: Teheran
română: Teheran
tarandíne: Teheran
русский: Тегеран
русиньскый: Тегеран
саха тыла: Тегеран
sardu: Teheran
sicilianu: Teheran
Scots: Tehran
davvisámegiella: Teheran
srpskohrvatski / српскохрватски: Teheran
සිංහල: ටෙහ්රාන්
Simple English: Tehran
slovenčina: Teherán
slovenščina: Teheran
chiShona: Tehran
Soomaaliga: Tahraan
shqip: Teherani
српски / srpski: Техеран
svenska: Teheran
Kiswahili: Tehran
ślůnski: Teheran
தமிழ்: தெகுரான்
తెలుగు: టెహరాన్
тоҷикӣ: Теҳрон
Türkmençe: Tähran
Tagalog: Teherán
Türkçe: Tahran
татарча/tatarça: Тәһран
Twi: Teheran
удмурт: Тегеран
ئۇيغۇرچە / Uyghurche: تېھران
українська: Тегеран
اردو: تہران
oʻzbekcha/ўзбекча: Tehron
vèneto: Tehran
vepsän kel’: Tehran
Tiếng Việt: Tehran
Volapük: Tehran
Winaray: Tehran
吴语: 德黑兰
მარგალური: თეირანი
ייִדיש: טעהראן
Yorùbá: Tehran
中文: 德黑兰
文言: 德黑蘭
Bân-lâm-gú: Tehran
粵語: 德黑蘭