Sometimes a Great Notion

Sometimes a Great Notion
Filma
Jatorrizko izena Sometimes a Great Notion
Urtea 1971
Generoa drama filma
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Iraupena 113 minutu
Kolorea koloretakoa
Narratibaren kokalekua Oregon
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Paul Newman
Gidoigilea(k) John Gay
Antzezlea(k)
Paul Newman
Henry Fonda
Lee Remick
Michael Sarrazin
Richard Jaeckel
Cliff Potts
Hal Needham
Joe Maross
Roy Jenson








Ekoizpena
Ekoizlea John Foreman
Edizioa Bob Wyman
Bestelako lanak
Musikagilea Henry Mancini
Argazki-zuzendaria Richard Moore
Sariak
Kanpo loturak

Sometimes a Great Notion (literalki Batzuetan Bihozkada Handi Bat, Hego Euskal Herrian Kasta Garaitezina eta Ipar Euskal Herrian Menderagaitzen Klana) 1971ko Paul Newman estatubatuar zinema zuzendari eta aktoreak zuzendu eta antzeztutako drama filma bat da. Ken Kesey idazlaren izenburu berdineko Sometimes a Great Notion eleberrian oinarritua dago. Paul Newman, Henry Fonda, Lee Remick, Michael Sarrazin eta Richard Jaeckel aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Hank Stamper ( Paul Newman) eta bere aita Henry Stamper ( Henry Fonda) Oregongo basogintza enpresa bateko nagusiak dira. Stampertarrak bizi diren udalerria krisialdia ekonomikoak jo du eta herritarrak Stampertarrekin haserre daaude, herritar asko langabezian gelditu diren bitartean, Stampertarrak lanean gogor jarraitu eta moztutako basoko zuhaitzak salatzen segitzen dutelako. Gainontzeko baso-mutilek lana uztera behartu nahi dituzte, baina Hank burugogor eta kementsua zuhaitzak mozten jarraitu eta bere anaiak gauza berdina egitera bultzaraziko ditu. Halere, familiarn barnean liskarrak sortuko dira.