Somalilandia Britainiarra

Somalilandia Britainiarra
British Somaliland
1884 – 1960
Kolonia
Somalilandia Britainiarreko bandera

Somalilandia Britainiarreko armarria

LocationBrSomaliland.png
Somalilandia Britainiarreko mapa
Geografia
HiriburuaHargeisa
Kultura
ErlijioaIslama
Historia
Ondorengoa
Somalilandeko estatuaFlag of Somalia.svg

Somalilandia Britainiarra[1] Afrikako Adarrean egon zen koloniaren izena izan zen. Lurraldea Egiptoren esku egon zen 1870reko hamarkadan zehar, baina ondoren britainiarren esku utzi zuten. Hortaz, Somalilandia Britainiarreko protektoratuaren sorrera 1884an gertatu zen, britainiarrek eskualda Egiptotik banatzean. Indiatik kudeatzen zen 1898ra arte, gero Londresetik eta ondoren, 1905ra arte, bertan ezarri zela Bulego Koloniala. 1940an Italiak okupatu zuen, baina 1941ean Britainia Handiak berriro konkistatu zuen. 1960ko ekainaren 26an Somaliland moduan independizatu zen eta lau egun geroago Somalia Italiarrarekin batu eta Somalia sortu zen.


1991ean, Somaliako gobernu zentralaren apurketaren ostean, Somalilandia Britainiarrak bere independentzia aldarrikatu zuen maiatzean, "Somalilandeko Errepublika" izenaz. Errepublikak denbora laburrez independente izandako Somalilandeko estatuaren ondorengotzat du bere burua.

Other Languages