Sistema eragile

Sistema eragileak, non kokatzen diren aplikazioaren eta hardwarearen artean.

Sistema eragile bat, (SE edo askotan , OS -ingeleraz Operating System-)konputagailu baten software nagusia da. Software honek konputagailuko hardware baliabideak kudeatzen ditu eta beste software aplikazioei zerbitzuez hornitzen ditu. Gainera, beste softwarek egiten ez duten bezala, modu pribilegiatuan exekutatzen da (Honek ez du esan nahi sistema eragilearen atal bat erabiltzailearen espazioan ezin dela exekutatu).


Jende askok pentsatzen du sistema eragilearen tresna guztien multzo guztia sistema eragilea dela, baina hori akats oso komuna da.Hau da, fitxategi esploratzailea, web nabigatzaile eta horrela bezalako lanabesak ez dira sistema eragilearen parte. Desberdintasun hau azaltzeko beste adibide bat, Amiga plataforma da. Amiga plataformaren erabiltzaile ingurune grafikoa bananduta antolatzen da. Horrela, beste batengatik ordezkatu daiteke, Opus direktorioaren kasuan bezala. Ezberdintasun hau azaltzeko beste adibide on bat, Linuxen muina da, Linux banaketetan erabiltzen dena, zeren eta Unixen oinarrituta ere dagoenez, antzeko eran funtzionatzen duen sistema ematen du. Zehaztasun akats hau, 1980ko hamarkadan informatikan gertatu zen modernizazioaren erruz da, multierabiltzaile konputagailu kontzeptutik, monoerabiltzaile deritzon sistematik, kudeatzeo errazagoa dena.


Testu askotan, sistema eragilea muin edo kernelarekin nahasten da. Kernel eta sistema eragilearen arteko ezberdintasuna kernela monolitikoa denean aplikagarria da bakarrik. Kernel monolitikoak oso komunak ziren lehenengo sistemetan. Baina kernela monolitikoa ez bada, kernelari sistema eragile deitzea akats handia da, gauza desberdinak dira eta.


Bitarteko kernela kudeatzen duen sistema eragilearen helburuetako bat, hardwarearekiko sarbidea babestean eta hardwarearen lokalizazio baliabideak ondo kudetzean datza. Honek programatzaileak laguntzen ditu zeren eta honi esker ez dira gauza horietaz arduratu behar. Ondo funtzionatzeko miniprozesadoreak erabiltzen dituzten gailu elektroniko gehienak, sistema eragile bat daukate (SmartPhone telefono mugikorrak, DVD erreproduktoreak, CD erreproduktoreak,konputagailuak, irratiak, routerrak, Tabletak eta abar). Kasu hauetan, erabiltzaile interfaze grafikoa baten bidez, leiho kudeatzaile baten bidez edo mahaigain ingurumen baten bidez kudeatzen dira. Telefono mugikor bat bada, kontsola baten bidez. DVD erreproduktore bat bada, urrutiko kontrol bat erabiliz. Router bat bada, komando lerro edo web nabigatzeile bat erabiliz.

Other Languages
Acèh: OS
Alemannisch: Betriebssystem
العربية: نظام تشغيل
azərbaycanca: Əməliyyat sistemi
žemaitėška: Uoperacėnė sėstema
беларуская (тарашкевіца)‎: Апэрацыйная сыстэма
Mìng-dĕ̤ng-ngṳ̄: Chŏ̤-cáuk hiê-tūng
Esperanto: Operaciumo
客家語/Hak-kâ-ngî: Chok-ngia̍p hì-thúng
hornjoserbsce: Dźěłowy system
Bahasa Indonesia: Sistem operasi
Interlingue: Operativ systema
íslenska: Stýrikerfi
Qaraqalpaqsha: Operatsion sistema
Taqbaylit: Anagraw n wammud
한국어: 운영 체제
Ripoarisch: Bedriefsystem
Lëtzebuergesch: Betribssystem
Lingua Franca Nova: Sistem de opera
македонски: Оперативен систем
Bahasa Melayu: Sistem pengendalian
Plattdüütsch: Bedriefssystem
नेपाल भाषा: अपरेटिङ सिस्टम
Nederlands: Besturingssysteem
norsk nynorsk: Operativsystem
Pälzisch: Betriebssystem
português: Sistema operativo
русиньскый: Операчна сістема
davvisámegiella: Operatiivavuogádat
srpskohrvatski / српскохрватски: Operativni sistem
Simple English: Operating system
slovenčina: Operačný systém
slovenščina: Operacijski sistem
Soomaaliga: Operating system
српски / srpski: Оперативни систем
Basa Sunda: Sistim Operasi
татарча/tatarça: Операцион система
oʻzbekcha/ўзбекча: Ishlatuv tizimi
Tiếng Việt: Hệ điều hành
吴语: 操作系统
中文: 操作系统
Bân-lâm-gú: Chok-gia̍p hē-thóng
粵語: 作業系統