Seiji Ozawa

Seiji Ozawa
Seiji Ozawa 1963.jpg
Bizitza
JaiotzaShenyang1935eko irailaren 1a (82 urte)
Herrialdea Japonia
Familia
AitaKaisaku Ozawa
Ezkontidea(k)Kyoko Edo  (1962 -  1966)
Miki Irie  (1968 -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaToho Gakuen School of Music
Jarduerak
Jarduerakorkestra zuzendaria eta musika-zuzendaria
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Genero artistikoamusika klasikoa
Musika instrumentuapianoa
DiskoetxeaDeutsche Grammophon
http://www.ozawa-festival.com/

Seiji Ozawa (小澤 征爾 Ozawa Seiji?, Hoten, Mantxuria, 1935eko irailaren 1a) japoniar orkestra-zuzendaria da. Tokioko Toho musika-eskolan ikasi zuen musika, eta, gero, Berlinen, H. Karajanekin. 1960an, Koussevitzky saria irabazi zuen. 1961-1962 eta 1964-1965 urteetan, L. Bernsteinen zuzendari laguntzailea izan zen New Yorkeko orkestra filarmonikoan. Gero, 1964-1969 urteetan, Chicagoko Ravinia Jaialdiaren zuzendari izan zen. 1965ean, Torontoko orkestra sinfonikoaren zuzendari nagusi izendatu zuten, eta 1970ean, San Franciscoko orkestrarena. 1973an, Bostongo orkestra sinfonikoaren zuzendari eta musika-arduradun izendatu zuten. Ospetsuak dira Ozawaren estilo kementsua eta XIX. mendeko lan sinfonikoen interpretazio bikainak.

  • erreferentziak

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Open Data Euskadi webgunean.


Biografia
Japonia
Artikulu hau Japoniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia .


Other Languages
català: Seiji Ozawa
Deutsch: Seiji Ozawa
English: Seiji Ozawa
español: Seiji Ozawa
français: Seiji Ozawa
Bahasa Indonesia: Seiji Ozawa
italiano: Seiji Ozawa
日本語: 小澤征爾
Bahasa Melayu: Seiji Ozawa
Nederlands: Seiji Ozawa
polski: Seiji Ozawa
português: Seiji Ozawa
română: Seiji Ozawa
Simple English: Seiji Ozawa
svenska: Seiji Ozawa
українська: Сейдзі Одзава
中文: 小泽征尔