Saxoi

Saxoien kokapena, 530 inguruan

Saxoiak [1] ( latinez: Saxones, antzinako ingelesez: Seaxe, antzinako saxoieraz: Sahson, behe-alemanez: Sassen, alemanez: Sachsen, nederlanderaz: Saksen, errumanieraz: Sași) ipar Europako hainbat tokitan mugitu zen tribu germaniar bat ziren. Antzinaroan eta Goi Erdi Aroaren hasieran, Ptolomeo Antzinateko geografo greziarrak aipatu bezala, Jutlandia penintsulatik (egungo Danimarka eta Alemaniako Holstein) Herbehereetaraino bizi ziren, gero handik hegoalderako joera hartu bazuten ere.

Kokapen horretatik abiatuta, V. mendean herri honek Britainia inbaditu zuen haien auzo anglo eta jutoekin batera. Egungo Britainia Handiaren hegoaldean finkatu ziren, eta hiru erresuma sortu: Sussex, Essex eta Wessex. Gero, horiek erresuma anglo eta jutoekin bat eginez, Ingalaterra sortu zuten. Hortik aurrera, herrialde hauek anglosaxoiak izena bereganatu zuten

Beste saxoi batzuek Europako kontinente barnealderantz jo zuten eta haien arrastoa hainbat lurralde-izenetan utzi dute, hala nola, egungo Alemaniako Saxonia Beherea, Saxonia-Anhalt eta Saxoniako Estatu Askea. Haien egungo ondorengo etnikotzat jotzen dira Alemania iparraldeko herritarrak, Herbehereetakoak, Belgikako flandestarrak eta Ingalaterra hegoaldeko biztanleak.

Saxoi hitza seax hitzetik omen dator: laban mota bat da.

  • erreferentziak

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Saxoi Aldatu lotura Wikidatan
Other Languages
aragonés: Saxons
Ænglisc: Seaxe
العربية: ساكسون
беларуская: Саксы
български: Сакси
brezhoneg: Saksoned
bosanski: Sasi
català: Saxons
čeština: Sasové
Чӑвашла: Сакссем
Cymraeg: Sacsoniaid
dansk: Saksere
Ελληνικά: Σάξονες
English: Saxons
Esperanto: Saksoj
español: Pueblo sajón
eesti: Saksid
suomi: Saksit
français: Saxons
Gaeilge: Sacsanaigh
galego: Saxóns
עברית: סקסונים
हिन्दी: सैक्सन
hrvatski: Sasi
magyar: Szászok
Հայերեն: Սաքսեր
Bahasa Indonesia: Bangsa Sachsen
italiano: Sassoni
日本語: サクソン人
ქართული: საქსები
қазақша: Сакстер
한국어: 색슨인
Latina: Saxones
lietuvių: Saksai
latviešu: Sakši
македонски: Саси
Mirandés: Saxones
မြန်မာဘာသာ: ဆက္ကဆန်
Plattdüütsch: Sassen (Volk)
Nedersaksies: Saksen (vôlk)
Nederlands: Saksen (volk)
norsk: Saksere
polski: Sasi
پنجابی: سیکسن
português: Saxões
română: Saxoni
русский: Саксы
Scots: Saxons
srpskohrvatski / српскохрватски: Sasi
Simple English: Saxons
slovenčina: Sasi (kmeň)
slovenščina: Sasi
shqip: Saksonët
српски / srpski: Саси
svenska: Saxare
Kiswahili: Wasaksoni
Tagalog: Sakson
Türkçe: Saksonlar
українська: Сакси
Tiếng Việt: Người Sachsen
中文: 撒克遜人
Bân-lâm-gú: Saxon lâng