Saurio

Saurio
Phrynocephalus mystaceus.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaReptilia
Baliorik ez Sauria
Gauthier, 1984

Saurio (Sauria) Squamataren barruko azpiordena bat da. Oraindik orain ez du onarpen osorik, nahiz eta The Reptile Databasek guztiz ontzat eman.

Itxuraz muskerraren antzekoak dira gehienak, gorputzaz luzaranak, lau hankakoak eta isats-luzeak. Badira, hala ere, gorputz sendokoak (kameleoia), eta hankarik ez dutenak ere (anfisbenidoen familiakoak gehienak). Saurio batzuetatik besteetara alde handiak dira neurrian; Komodoko herensugea, esate baterako, 3,5 m luze egin daiteke eta gekoa 14 cm baino asko luzeago ez da egiten. 16 bat familia biltzen dira azpiordena horretan. Horietan ezagunenak iguanidoak, agamidoak, lazertidoak, kameleontidoak eta baranidoak dira; saurio motarik ezagunenak, berriz, muskerra, kameleoia eta iguana dira.

Other Languages
العربية: عظائيات
català: Saures
English: Sauria
español: Sauria
suomi: Sauria
Ido: Saurio
italiano: Sauria
Nederlands: Sauria
occitan: Sauria
polski: Sauria
Tiếng Việt: Sauria
中文: 蜥類