San Kristobal gotorlekua

San Kristobal gotorlekua
Bien de Interés Cultural
Entrada fuerte San Cristóbal.JPG
Kokapena
Herrialdea   Euskal Herria
Probintzia   Nafarroa
Herria Ezkabarte eta Iruñea
Koordenatuak 42° 51′ 26″ N, 1° 39′ 50″ W / 42° 51′ 26″ N, 1° 39′ 50″ W / 42.85722222; -1.66388889
Ondarea
BIC RI-51-0010464

San Kristobal gotorlekua (ofizialki Alfontso XII.aren gotorlekua) Ezkabarte udalerriko ( Nafarroa Garaia, Euskal Herria) Ezkaba mendiaren gailurrean dagoen gotorlekua da. [1]

Izen ofiziala Alfontso XII.aren gotorlekua da, sarreraren atean ikus daitekeenez, haren erreinaldian eraiki zutelako. Hala ere, bertokoen artean, antzina bertan zeuden eraikinen San Kristobal izenari eutsi diote: XIII. mendeko baseliza eta gazteluarena, eta XVI. mendeko basilikarena, hain zuzen ere, eta gaur egun ere azken izendapen hau iruindar eta nafarren artean askoz ere ezagunagoa da eta hedatuagoa dago.

Eraikuntza

Iparraldeko aldea.

Hirugarren Karlistaldian artilleria pieza modernoak mendi punta hartatik Iruñeara heltzeko gai zirela konturatu zirenean, leku estrategikotzat hartuta, gotorlekua eraikitzea erabaki zuten.

Miguel Ortega ingeniari koronelak diseinatu zuen eraikina, eta José de Luna ingeniari komandanteak zuzendu zituen lanak, 1878 eta 1919. urteen artean. Horretarako, mendiko tontorra leherrarazi eta barnealdea hondeatu zuten, hiru solairu eraikitzeko. Harresiak babesteko bi metro lur metatu zuten, eta inguruan lubanarro bat egin zuten, infanteriaren erasoetatik babesteko asmoz. Guztira 615.000 ditu, eta horietatik 180.000 m² dira gotorlekuarenak.