San Joan Jainkoarenaren Ordena Ostalaria

San Joan Jainkoarenaren Ordena Ostalaria
Sanatorio Marítimo de Viña del Mar.svg
Latinezko izenaOrdo Hospitalarius Sancti Ioannis de Deo
GoiburuaCaritas
Fundatzailea(k)Joan Jainkoarena
Fundazio urtea1572
MotaEliza katolikoaren eskeko ordena
Nagusi jeneralaJesús Etayo
Kideak1.061 (2015)[1]
Webguneahttp://www.oh-fbf.it/Objects/Home1.asp

San Joan Jainkoarenaren Ordena Ostalaria (latinez: Ordo Hospitalarius Sancti Ioannis de Deo, O. H. laburtua) eskeko ordena katolikoa da, Joan Jainkoarenak 1572an sortu zuena. Bai eritasunengatik, bai errekurtso faltagatik, kaltetuen diren pertsonei laguntza ematea da ordenaren helburua; xede horrekin, gizarte eta osasun-jardueren nazioarteko programak abiarazi eta garatzen dituzte.[2] Ordenak mundu osoko 55 herrialdetan egiten du lan; 2015ean 1.061 anaia, 45.000 langile, 8.000 borondatezko eta 300.000 diru-emaile zituen.[1]

Historia

1539. urtean, Joan Jainkoarenak ospitale bat sortu zuen Granadan. 1552an, berriz, Antón Martínek Nuestra Señora del Amor de Dios Ospitalea sortu zuen Madrilen. Haien jarraitzaileek fundatu zuten ordena 1572an; hasieran Espainia eta Italian hedatu zen bereziki. XVII. mendetik aurrera, Ameriketako espainiar kolonietara zabaldu zen, eta Europa aldera ere bai. XX. mendean, Afrika, Asia eta Ozeaniara iritsi zen. XXI. mendean ere haziz joan da; horren erakusle dira Txina eta Hondurasko zentro berriak.[2] Elkartasunaren Nazioarteko Nafarroa saria jaso zuen 2006an, eta Elkartasunaren Asturiasko Printzesa saria 2015ean.

Other Languages