Samuel Richardson

Samuel Richardson
Samuel Richardson by Joseph Highmore.jpg
Bizitza
JaiotzaDerbyshire1689ko abuztuaren 19a
HerrialdeaBritainia Handiko Erresuma
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaLondres1761eko uztailaren 4a (71 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta eleberrigilea
Genero artistikoaEmpfindsamkeita
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaanglikanismoa
IMDbnm0724759
Samuel Richardson, Mason Chamberlinek egindako margolanean

Samuel Richardson (Mackworth, Derbyshire, 1689ko abuztuaren 19a - Londres, 1761ko uztailaren 4a) ingeles eleberrigilea izan zen. Gutunen teknika erabili zuen maisuki eleberrietan; pertsonaien psikologia landu zuen bereziki. Horrela, gutunetatik abiatuta taxutu zuen lehen eleberria, berehalako arrakasta izan zuena: Pamela: or, Virtue Rewarded (1740, Pamela edo bertutea sariturik).

Bizitza

Samuel Richardson Mackworth izeneko herrian jaio zen, 1689 urtean. Hala ere, bizitza Londresen eman zuen, eta oso gutxitan atera zen hiri horretatik. Hamabi urteak bete arte egon zen eskolan, eta handik aurrera lanean ibili zen, beti ere inprimategietan; hasieran ikastun moduan ibili zen eta geroago langile espezializatu moduan. Denborarekin bere inprimategi propioa ere sortu zuen, Londresen, Salisbury Court izeneko lekuan.

Bi aldiz ezkondu zen; lehenik, Martha Wilderekin, 1721 urtean (emaztea hamar urtera hil egin zitzaion); bigarren emaztearekin, Elizabeth Leakerekin, 1733 urtean. Biak imprimatzaileen alabak ziren.

Bere garaian Londresen Samuel Richardson ospe handiko idazlea izan zen. 1761 urtean hil zen, Parkinson gaixotasuna hogei urtez pairatu ondoren.

Other Languages