Sakana

Artikulu hau Nafarroako eskualde eta haranari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Sakana (argipena)».
Picto infobox map.png
Sakana
Nafarroa, Euskal Herria

Zuhatzu arakil.jpg

Arakilgo Zuhatzu herriaren ikuspegia.
Kokapena
Sakanako mapa izenekin eta kokapena Nafarroan.svg
Ezaugarriak
Azalera305,5 km²
Biztanleria20.776 (2011)
Dentsitatea68 biztanle/km²
UdalerriakZiordia, Olazti, Altsasu, Urdiain, Iturmendi, Bakaiku, Etxarri-Aranatz, Arbizu, Ergoiena, Lakuntza, Arruazu, Uharte Arakil, Irañeta, Arakil eta Irurtzun
Herririk handienaAltsasu (7.655 biztanle)
Webguneahttp://www.sakana-mank.com/

Sakana Nafarroa Garai mendebaldeko haran bat da, Iruñeko merindadean kokatua. Gaztelaniaz Barranca deritzo, eta hiru haran txikiago biltzen ditu: Arakil, Burunda eta Ergoiena. Eskualdeak 305,5 km² ditu, eta bertan ia 20.000 biztanle bizi dira, horietarik % 37 euskaldunak (2001).

Luzeran, Ziorditik Irurtzuna 35 kilometro ditu; eta zabaleran, leku gehienetan ez ditu 5 baino gehiago. Ziordia da mendebalderen dagoen herria, Gasteiztik 42 kilometrora baitago. Irurtzun da ekialderen dagoen herria, Iruñetik 20 kilometrora baitago. Altsasutik Donostiara 69 kilometro daude.

Sakana Euskal Herriko erdigune geografikoan dago.

Other Languages
aragonés: Sacana
brezhoneg: Sakana
català: Sakana
français: Sakana
galego: Sakana
oʻzbekcha/ўзбекча: La Barranca (Navarra)