SAN

SAN (Storage Area Network edo biltegiratze eremuko sarea) zerbitzariak, disko multzoak eta babes liburutegiak nagusiki konektatzeko konputagailu-sarea da. Fibre channel teknologian oinarritua dago eta orain duela gutxi iSCSI teknologian. Bere funtzioa osatzen duten elementuak modu arinean, ziurtasunez eta fidagarritasunez konektatzea da.

Sarrera

SAN DAS-en hedapentzat har daiteke. DAS-en muturrik muturrerako lotura bat dago zerbitzariaren eta biltegiratze gailuaren artean, aldiz SAN sisteman, konputagailu-sarearen bitartez hainbat zerbitzariri biltegiratze gailu desberdinak atzitzea ahalbidetzen du. SAN sistema behe mailako atzipenez bereizten da, SAN trafiko disko gogorren ( ATA, SCSI) funtzionamenduaren antzekoa da, hau da, 4. diskoaren 6000 lukuaren (blokea) eskaerak bezala egiten dira.

Other Languages