Robin Hood: Prince of Thieves

Robin Hood: Prince of Thieves
Filma
Jatorrizko izenaRobin Hood: Prince of Thieves
Urtea1991
Generoaswashbuckler filma
abenturazko filma
akziozko filma
film dramatikoa
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Erresuma Batua
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Iraupena143 minutu
Koloreakoloretakoa
Grabazio lekua(k)Aysgarth Falls, Hardraw Force, Seven Sisters, Hadrianoren Harresia, Wardour Castle eta Burnham Beeches
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Kevin Reynolds
Gidoigilea(k)Pen Densham
Antzezlea(k)
Kevin Costner (Robin Hood)
Morgan Freeman
Christian Slater (Will Scarlet)
Mary Elizabeth Mastrantonio (Maid Marian)
Alan Rickman (Sheriff of Nottingham)
Mike McShane (Friar Tuck)
Sean Connery (Rikardo I.a Ingalaterrakoa)
Geraldine McEwan
Michael Wincott (Friar Tuck)
Jack Wild
Brian Blessed
Daniel Newman
Nick Brimble (Little John)
Walter Sparrow













Ekoizpena
EkoizleaKevin Costner
Pen Densham

Konpainia ekoizleaMorgan Creek Productions
Ekoizle eragileaJames G. Robinson
EdizioaPeter Boyle
Ekoizpen-diseinatzaileaJohn Graysmark
Bestelako lanak
MusikagileaMichael Kamen
Argazki-zuzendariaDouglas Milsome
Kanpo loturak

Robin Hood: Prince of Thieves (euskaraz Robin Hood: Lapurren Printzea) 1991ko Kevin Reynolds estatubatuar zinema zuzendariaren abenturazko filma bat da. Filmaren izenburuako ongi adierazten duen modura Robin Hood ingeles bidelapurraren kondairan oinarritua dago. Bertan, Kevin Costner, Morgan Freeman, Christian Slater, Alan Rickman eta Mary Elizabeth Mastrantonio aktoreek antzeztu zuten.

Filmak Bigarren aktoren onenaren BAFTA Saria (Alan Rickman) irabazi zuen, gainera Bryan Adams kanadar abeslari eta musikariaren (Everything I Do) I Do It for You abestiari esker Jatorrizko abesti onenaren Oscar Sariaren izendapena ere jaso zuen.

Bitxikeri gisa, urte horretan bertan estreinatu zen Robin Hood filmarekin lehiatu zen, Hollywoodeko superekoizpen honekin alderatu ezkero filma hura ekoizpen aldetik askoz ere apalagoa zen, Patrick Bergin eta Uma Thurman protagonista izan zituelarik.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Robin Hood (Kevin Costner) ingeles jauntxo bat da, Rikardo I.a Ingalaterrakoarekin Hirugarren Gurutzadan borrokatzen ari dela, Jerusalemen espetxeratuko dute. Behin handik nola edo hala ihes egitea lortu ondoren, Azeem (Morgan Freeman) preso mairua ezagutu eta Hoodek bizia salbatu dioenez harekin mesedea itzulirarte edonora doala ere Hooden ondoan egotea erabakiko du.

Robin eta Azeem Ingalaterrako Erresumara iristean, Loxleyko jaurerria Nottinghamgo sheriffak (Alan Rickman) eta haren lehengusua eta menpekoa den Guy Gisbornekoaren ( Michael Wincott) mende dagoela ikusiko dute, sheriffari Morgana ( Geraldine McEwan) izeneko sorgin batek laguntzen diolarik, gainera Robinen aita zen Locksleyko jauna (Brian Blessed) Nottimghamgo sheriffak erail duela ere jabetuko dira. Mendeku gisa, Robinek, Azeemen laguntzaz, eskualdeko jauntxoeei eta Elizari lapurtzen hasiko da, haien aberastasunekin txiro eta behartsuak elikatzeko. Hori dela eta, sheriffak Hooden buruaren truk urrezko ehun piezetako ordainsaria ipiniko du.

Sherwood basoan ezkutaturik, Robin eta Azeemek arrazoi batengatik edo bestengatik Nottinghamgo sheriffarengandik ezkutatu eta legezkanpo bizi diren pertsonak ezagutuko dituzte. Denak zapalkuntzaren aurka bat eginik eta Robin Hooden buruzagitzako talde osatuz denon arteko mendekua prestatuko dute. Inork espero ez zuena sheriffaren emaztegaia den lady Marian (Mary Elizabeth Mastrantonio) eta Hood elkar maiteminduko zirela da.

Azkenean, lady Marian sheriffarekin ezkontzera behartuarazia izango da, baina Hooden taldeak errege gortolekua arpilatu, eta lady Marian nahiz herrialde osoa agintari zitaleen menpekotasunetik askatuko dute.

Other Languages
srpskohrvatski / српскохрватски: Robin Hood: Prince of Thieves