Rikardo II.a Ingalaterrakoa

Rikardo II.a Ingalaterrakoa
Richard II King of England.jpg
Ingalaterrako monarka

1377ko ekainak 21 - 1399ko irailak 30
Eduardo III.a Ingalaterrakoa - Henrike IV.a Ingalaterrakoa
Bizitza
JaiotzaBordele1367ko urtarrilaren 6a
HerrialdeaIngalaterrako Erresuma
HeriotzaPontefract Castle, 1400ko otsailaren 14a (33 urte)
Hobiratze lekuaWestminster abadia
Familia
AitaEduardo
AmaJoan of Kent
Ezkontidea(k)Anne of Bohemia
Isabella of Valois
Anai-arrebak
LeinuaPlantagenet
Jarduerak
Jarduerakmonarka
Richard II Signature.svg

Rikardo II.a Ingalaterrakoa (Bordele, Akitaniako dukerria, 1367ko urtarrilaren 6a – Pontefract gaztelua, Mendebaldeko Yorkshire, Ingalaterra, 1400ko otsailaren 14a) Ingalaterrako erregea izan zen 1377 eta 1399 bitartean.

Bizitza

Eduardo, Printze Beltzaren semea zen, eta Eduardo III.a aitonaren lekua hartu zuen. Joanes Gantekoa osaba eta Lancasterko dukea izan zuen erregeorde adin nagusira heldu arte. Ehun Urteko Gerra garaia zen eta 1381ean laborariak matxinatu ziren erregearen aurka, Wat Tyler buru zutela, herriari ezarri zitzaizkioen gehiegizko zergak zirela eta. Haserre hura bera, erlijio kutsuaz oraingoan, adierazi zuten Lollardoek, John Wyclifen jarraitzaileek, garai bertsuan. Rikardo II.a nobleen eta Parlamentuaren aurka borrokatu zen eta absolutismoa ezartzen saiatu zen.

Kanpo arazoetan, hurbiltze ahaleginak egin zituen Frantziako koroaren aurrean. Aginpide gehiegikeria izan zuen azkenean oztopo nagusia eta nobleak aurka matxinatu eta Henrike Lancasterkoa (Henrike IV.a) ezarri zuten errege. Pontefract-eko gazteluan hil zen, preso zegoela, ziur asko pozoitua.

William Shakespearek errege honi buruzko drama bat idatzi zuen (Richard II, 1595-1596).

Other Languages
беларуская: Рычард II
български: Ричард II
čeština: Richard II.
eesti: Richard II
suomi: Rikhard II
français: Richard II
hrvatski: Rikard II.
Bahasa Indonesia: Richard II dari Inggris
ქართული: რიჩარდ II
қазақша: II Ричард
한국어: 리처드 2세
Lëtzebuergesch: Richard II. vun England
lietuvių: Ričardas II
македонски: Ричард II
polski: Ryszard II
русский: Ричард II
srpskohrvatski / српскохрватски: Richard II od Engleske
Simple English: Richard II of England
українська: Річард II
Tiếng Việt: Richard II của Anh
粵語: 理察二世