René-Robert Cavelier de La Salle

René-Robert Cavelier de La Salle
Cavelier de la salle.jpg
Bizitza
JaiotzaRouen1643ko azaroaren 21a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaTexas1687ko martxoaren 19a (43 urte)
Heriotza moduagizahilketa
Hezkuntza
HeziketaLycée Pierre-Corneille
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Erlijio-ordenaJesusen Konpainia
De La Salle Signature.svg

René-Robert Cavelier, La Salleko jauna, edo Robert de La Salle (Rouen, 1643ko azaroaren 21a - Huntsville, Louisiana, 1687ko martxoaren 19a) frantses esploratzailea izan zen. 1667. urtean Montrealen finkatu zen. Mississippi ibaia aurkitu (1673) eta ibaiaren bokalearen bila abiatu zen. Aintzira Handietako lurraldea gurutzatu ondoren, Mississippi ibaitik jaitsi zen Mexikoko golkoraino (1681-1682), eta lurralde osoaren jabe egin zen Frantziako koroaren izenean (Louisiana izena eman zion). Frantzian aldi batez egon ondoren, 1684an itzuli zen Amerikara Mexikoko golkoko kostaldeak konkistatzeko asmoz, baina hil egin zuten.

  • erreferentziak

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Open Data Euskadi webgunean.


Other Languages