Real Madril Castilla Club de Fútbol

Real Madril Castilla C.F.
Ezizena(k)La Fábrica
Sorrera1947
Futbol zelaiaAlfredo Di Stéfano estadioa
(edukiera: 6.000 lagun)
PresidenteaEspainia Nicolás Martín-Sanz
EntrenatzaileaArgentina Santiago Solari
Liga2.B maila
2016-17I multzoko 11.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Alfredo Di Stéfano estadioa.

Real Madril Castilla Club de Fútbol edo Castilla Real Madril futbol talderen harrobiko taldea da. 2012-13 urtetik aurrera Espainiako bigarren mailan ari da jokatzen.

Historia

1947an sortu zen Agrupación Deportiva Plus Ultra izena zuela Real Madril taldearen harrobiko lana egiteko asmoarekin. Kolore urdina zuen. 1972an izena aldatu zuen eta Castilla Club de Fútbol bihurtu zen.

Garai onenak 80. hamarkadaren hasieran bizi izan zituen, 1980ko Errege Kopako finalera iritsiz (Real Madrilen aurka galdu zuena) eta 1984ko bigarren mailako liga irabaziz, baina harrobiko taldea izanik ezin izan zuen lehen mailara igo. Kopako finalera iristeak gainera Europako Errekopa jokatzeko aukera eman zion, harrobiko talde batek Europa osoan lortu duen aldi bakarra izanik.

1990 urtean harrobiko taldeek talde nagusiaren izena eraman behar zuten legea kaleratu zen eta Real Madrid B sortu zen, hala ere Castilla izenaz ezagutzen zenez 2005ean Real Madrid Castilla izateko baimena eskuratu zuen. 2012an bigarren B maila irabazi eta bi denboraldi egin ditu bigarren mailan 2014an jeitsi den arte.

Other Languages
Bahasa Indonesia: Real Madrid Castilla
Simple English: Real Madrid Castilla
Tiếng Việt: Real Madrid Castilla