RNA birus

RNA birusa bere material genetikoan RNA duen birusa da. Azido erribonukleiko hori gehienetan harizpi bakarrekoa da (ssRNA), baina tarteka harizpi bikoitzekoa (dsRNA) ere izan daiteke.

Beste bizidunen aldean, birusek azido nukleiko bakarra (RNA edo DNA) dute. Eukarioto eta prokarioto guztiek DNA eta RNA, biak, izaten dituzte. Birusek duten azido nukleiko hauetako bat izan daiteke:

  • harizpi bikoitzeko DNA (DNA duten birus gehienetan)
  • harizpi bakarreko DNA (DNA duten birus gutxi batzuetan)
  • harizpi bakarreko RNA (RNA duten birus gehienetan)
  • harizpi bikoitzeko RNA (RNA duten birus gutxi batzuetan)

RNA birusak dira, besteak beste, gripearena, C hepatitisarena, polioarena, HIESarena, elgorriarena, etab. Baita landareen birus asko ere.

RNA birusen artean badaude batzuk DNA tarteko material genetiko gisa dutenak (erretrobirus deritzonak dira); prozesu hau burutzen dute:

RNA → DNA → RNA-m

Birus hauek funtsezko entzima baten jabeak dira: alderantzizko transkriptasa. Entzima honek birusaren RNAtik abiatuta DNAren kate bat sortzen du, gero harizpi bikoitzeko DNA bihurtuko dena (zelula ostalaria infektatzerakoan).

Harizpi bakarreko RNA duten birusetan RNA hori bi taldeetan sailkatu daiteke: polaritate positibokoak eta polaritate negatibokoak. Lehenengoetan RNA zuzenean itzultzen da zelula ostalarian, RNA-m bailitzan. Bigarrengoetan, aldiz, RNA polimerasa batek RNA negatibo RNA positiboa bihurtu behar du itzulpenaren aurretik [1]

B hepatitisaren birusa kasu bitxia da: harizpi bikoitzeko DNA du, baina RNA birusen taldean sailkatzen da RNA erabiltzen duelako erreplikaziorako bitartekotzat [2]. Alderantzizko transkriptasa du.

Sailkapena

RNA birusak III eta VII bitarteko taldeetan sailkatzen dira birusen sailkapenean (Baltimorearen sailkapena):

  • III taldea: harizpi bikoitzeko RNA birusak
  • IV taldea: harizpi bakarreko eta polatitate positiboko RNA birusak
  • V taldea: harizpi bakarreko eta polaritate negatiboko RNA birusak
  • VI taldea: harizpi bakarreko eta alderantzizko transkripziozko RNA birusak
  • VII taldea: harizpi bikoitzeko eta alderantzizko transkripziozko DNA birusak
Other Languages
Afrikaans: RNS-virus
български: РНК вирус
català: Virus d'ARN
čeština: RNA viry
Deutsch: RNA-Virus
English: RNA virus
español: Virus ARN
français: Virus à ARN
galego: Virus de ARN
magyar: RNS-vírus
italiano: Virus a RNA
日本語: RNAウイルス
한국어: RNA 바이러스
Nederlands: RNA-virus
norsk nynorsk: RNA-virus
polski: Wirusy RNA
português: Vírus ARN
română: Ribovirus
Simple English: RNA virus
slovenščina: Virus RNK
српски / srpski: RNK virus
svenska: RNA-virus
Türkçe: RNA virüsleri