Qumran

Qumran
Kumeran4.jpg
Kokapena
Koordenatuak31° 44′ 27″ N, 35° 27′ 31″ E / 31° 44′ 27″ N, 35° 27′ 31″ E / 31.740833333333; 35.458611111111
Geografia
Herrialdea Israel
Israelen banaketa administratiboaJudea eta Samaria Eremua
Regional council of IsraelMegilot Regional Council
Giza kokalekuKalya

Qumran (hebreeraz: קומראן‎; arabieraz: خربة قمران‎, Khirbet Qumran), Judeako basamortuko haran bat da, Itsaso Hilaren mendebaldeko kostaldean, Israelgo Kalia kibbutzetik gertu. Haran edo wadi honen garrantzia, Qumraneko hondakinen eta Itsaso Hileko Eskuizkribuak deritzen altxor arkeologikoa eta biblikoa gordeta zuten 1947an aurkitutako leizezuloen presentziagatik dator. Tokia, Joan Hirkanoren erregealdian edo aurretik eraikia izan zen, K. a. 134 eta K. a. 104 bitartean, eta okupazio maila ezberdinak izan zituen, ziur asko, 70. urtean gertatutako Jerusalemgo erorketara arte, noiz Titok eta Fretensis X Legioak, eseniarren finkapena suntsitu zuten 68an.

Kokapena

Qumran, hondakin batzuei emandako gaur egungo arabierazko izena da, non eseniar zeritzen judutar elkartea biziko zen, Itsaso Hiletik 2 kilometrora eta Jerikotik 13 kilometrora dagoen terraza batean kokatuta daudenak, kostalde lerro estuaren atzean dauden amildegien gainean, Ayin Feshja oasitik gertu, Mediterraneo itsasoaren mailaren azpitik 375 metrora.

Hondakin hauetatik gertu, mendebaldeko harkaitzetan, leize-zulo multzo bat dago, non, 1947an, beduino batzuk, halabeharrez erroilu (liburu) batzuk aurkitu zituzten, testu erlijiosoak idatzita zituztenak. 1950ean hamaika leize-zulotan eginiko indusketek, tokian bizi izan zen Aliantzaren Elkartearen araudi, estatutu, tesi eta historiari buruzko zenbait eskuizkribu aurkitzea ahalbidetu dute, baita, itunarteko liburu apokrifoak eta, ezagutzen diren hebreera eta arameraz idatzitako Bibliaren liburuetako bertsiorik zaharrenak ere. 1951tik aurrera, hondakinak ere induskatu ziren.

Other Languages
العربية: خربة قمران
български: Кумран
català: Qumran
čeština: Kumrán
dansk: Qumran
Deutsch: Qumran
English: Qumran
Esperanto: Qumran
español: Qumrán
suomi: Qumran
français: Qumrân
Frysk: Qumran
עברית: קומראן
hrvatski: Kumran
magyar: Kumrán
interlingua: Qumran
Bahasa Indonesia: Qumran
italiano: Qumran
한국어: 쿰란
Latina: Qumran
മലയാളം: ഖുംറാൻ
Nederlands: Qumran
norsk: Qumran
polski: Qumran
português: Qumran
română: Qumran
русский: Кумран
sardu: Qumran
srpskohrvatski / српскохрватски: Kumran
slovenčina: Chirba Kumrán
svenska: Qumran
தமிழ்: கும்ரான்
українська: Кумран
Tiếng Việt: Qumran
中文: 库姆兰