Plotino

{{A
{Plotinoren bustoa

Plotino ( antzinako grezieraz: Πλωτῖνος, Plotinos; Likopolis, Egipto, K. o. 205 - Campania, K. o. 270) greziar filosofoa izan zen. Alexandrian bizi izan zen, eta Amonio Sakas filosofoaren ikaslea izan zen. Gordiano III.a enperadorea Mesopotamiara persiarren aurka borrokatzera abiatu zenean, Plotino harekin joan zen persiar eta indiar filosofia ikastera. 244an Erroman hartu zuen bizilekua, eta filosofia-eskola bat zabaldu zuen. Filosofiako saiakerak idatzi zituen, hil ondoren Porfirio haren jarraitzaileak Eneadak izeneko sei liburukitan bildu eta argitara eman zituenak. Neoplatonismoaren sortzailea izan zen.

Plotinoren ustez, unibertsoa errealitateen edo hipostasien hierarkia bat da, izatearen kate handi bat, non gorengo mailan dagoen errealitatea beheragoko mailan dagoen guztiaren kausa den. Mailaketa horretan murrizketa bat gertatzen da; hala, existitzen den guztia bere kausa baino maila beheragoxean dago. Hierarkiaren gorengo mailan jainkozko hiru errealitate dira: Bata (Hen) edo erabateko ontasuna, Adimena (Nous), Bataren azpian dagoena, eta Arima (Psykhe), Adimenetik datorrena eta denbora eta espazioa sortzen dituena. Gero Izadia (Physis) dator, biziaren hastapena. Izadiaren azpian Materia dago. Gizakiak mikrokosmosak dira, beren baitan Materia, Izadia, Arima eta Adimena dutenak. Plotinoren ideiek eragin handia izan zuten Berpizkundean eta Alemaniako idealismoan.

  • erreferentziak

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Plotino Aldatu lotura Wikidatan
  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Open Data Euskadi webgunean.


Other Languages
العربية: أفلوطين
مصرى: افلوطين
azərbaycanca: Plotin
беларуская: Плацін
български: Плотин
català: Plotí
čeština: Plótínos
dansk: Plotin
Deutsch: Plotin
Ελληνικά: Πλωτίνος
English: Plotinus
Esperanto: Plotino
español: Plotino
eesti: Plotinos
فارسی: فلوطین
suomi: Plotinos
français: Plotin
Frysk: Plotinus
Gaeilge: Plotinus
galego: Plotino
עברית: פלוטינוס
hrvatski: Plotin
magyar: Plótinosz
Հայերեն: Պլոտինոս
Bahasa Indonesia: Plotinos
íslenska: Plótínos
italiano: Plotino
ქართული: პლოტინე
한국어: 플로티노스
Kurdî: Plotînos
Кыргызча: Плотин
Latina: Plotinus
lietuvių: Plotinas
latviešu: Plotīns
Malagasy: Plotin
кырык мары: Плотин
Malti: Plotinu
Mirandés: Plotino
Nederlands: Plotinus
norsk: Plotin
occitan: Plotin
polski: Plotyn
português: Plotino
română: Plotin
русский: Плотин
Scots: Plotinus
srpskohrvatski / српскохрватски: Plotin
slovenčina: Plótinos
slovenščina: Plotin
shqip: Plotini
српски / srpski: Плотин
svenska: Plotinos
Kiswahili: Plotinus
Türkçe: Plotinos
українська: Плотін
oʻzbekcha/ўзбекча: Plotin
Tiếng Việt: Plotinus
中文: 普罗提诺