Plan hipodamiko

Le Havreko plan hipodamikoa, II. Mundu Gerraren ondoren zaharberrituta

Plan hipodamikoa, trazadura hipodamikoa edo taula-trazatua, hiri-plangintza mota bat da hiri batek antolatzen duena kaleak angelu zuzenean diseinatuz, etxadi errektangularrak sortuz. Hipodamiko hitza Hipodamo Miletokoarengandik dator (grezieraz Hippodamos), hirigintzaren aitzindari bat. Honen urbanizazio sistema kale zuzenetan, angelu zuzenetan gurutzatzen zirenak, oinarritzen zen. Erabilitako planoa ortogonala[1] da, angeluzuzenkidea, lauki-sarean edo taula-trazatuan. Plangintza honen hirien morfologia, haien bide-trazaduraz, erraz nabaritzen da.

Bartzelonako Plan Cerdá

Plangintza honen abantaila da errazagoa dela partzelatzea etxadien erregulartasunarengatik. Ageriko soiltasuna bada ere, planak zenbait eragozpen ditu ibilbideak luzatzen dituelako. Hau ekiditzeko, zeharkako kaleekin konpon daiteke. Kale estuetako gurutzetan ikuspena hobetzeko, eraikin alakadunekin diseina daitezke. Baina trazadura hau ez da egokiena hiri malkartsuetan. San Francisco[2] da adibiderik ezagunena, baina hauxe da hiriko xarma.Antzinako Egipton eta Babilonian bazeuden plan ortogonalen adibideak. Aipatzekoak dira hiri helenistikoak eta erromatar kanpaleku batetik sortutakoak; Erdi Aroan frantziar bastidak eta Aragoiko hiri berriak, Eiximenesen ideak jarraitzen zituztenak; Aro Modernoan Espainiako hiri kolonialak; eta Aro Garaikidean Parisko Haussman Plana edo espaniar hirien zabalguneak.

Other Languages
العربية: تخطيط مصبعي
English: Grid plan
suomi: Ruutukaava
français: Plan hippodamien
hrvatski: Hipodamus
日本語: 方格設計
Nederlands: Schaakbordpatroon
português: Planta ortogonal
română: Plan hippodamic
srpskohrvatski / српскохрватски: Hipodamus
Simple English: Grid plan
slovenščina: Hipodamov načrt