Pianoarentzako 23. sonata (Beethoven)

Ludwig van Beethovenen Pianoarentzako 23. sonata fa minorrean Opus 57, Apassionata (pasiotsua) bezala ezagutua, bere garai ertaineko hiru sonata handietakotzat hartzen da (besteak Waldstein sonata Opus 53 eta Les Adieux sonata Opus 81 dira). Vienatik gertu dagoen Döblingen idatzi zuen 1804an, Franz von Brunswick kondeari eskainia eta Bureau des Arts et d'Industriek argitaratua izan zen.

Gutxi gora-behera 23 minutuko iraupena du.

Mugimenduak

Txantiloi:Multimedia Hiru mugimenduz osatua dago:

  • Allegro assai
  • Andante con moto-attacca
  • Allegro, ma non troppo-presto

Allegro assai

Errepikapenik gabeko sonata allegro bat da, 12/8 konpasean idatzia eta 10 minutu inguruko iraupena du. Bere iraupena gora-behera, mugimendu hau tonalitate aldaketa azkarren eta bapateko dinamika aldaketen artean dihoa. Gai nagusiak erritmo bereizgarri bat du, erritmo punteatu bat bezala, baina 5:6ko proportzioan 3:4koan ordez, jotzeko zaila dena. Fa minor tonalitatea aukeratzea argi geratzen da mugimenduak pianoaren behereneko fa notaren erregistro grabe eta iluna sarri erabiltzen duela ikustean, garai hartako pianoen notarik grabeena zena. Mugimendua apur bat lasai eta motela da hasieran, azkar jotako akorde multzoek etena.

Andante con moto-attaca

Bigarren mugimendua, re bemol nagusian idatzia, gai bat eta bariazioak dira, melodia motel batekin, ia ereserki baten antzerakoa. 8 konpaseko bi sekzio ditu, errepikatu egiten direnak. Bariazioak, banan-banan, honakoak dira:

  • I. bariazioa: Jatorrizko gaiaren antzekoa, ezkerreko eskuak sinkopak jotzen dituelarik.
  • II. bariazioa: Gaiaren apaindura bat erdikortxeekin.
  • III. bariazioa: Apaindura azkar bat fusatan. Errepikatu ordez, ezkerreko eta eskuineko eskuek bakoitzak gaiaren sekzioak hartzen dituzte.
  • IV. bariazioa: Jatorrizko gaiaren errepikapen bat, aldaketa arin batzuekin. Lasai amaitu ordez, amaierako zazpiko jeitsizko akorde bat entzuten da fortissimoan, trumoi baten antzera, eta, etenik gabe (attaca adierazpena) hirugarren mugimendura garamatza.

Allegro, ma non troppo-presto

Hirugarren mugimendua sonata allegro bat da, non, oso ez ohiko moduan, soilik bigarren zatia errepikatuko den, adierazten denaren arabera. Mugimendua perpetuum mobile bat da, soilik garapenean eta kodan etendako erdikortxea azkarrekin. Mugimendua izaera konplexu, azkar eta bizikoa da, soilik garapenean eta kodan etendako erdikortxea azkarrekin. Zenbait adjektibo jaso ditu kritikarien aldetik: "pasiotsua", "desesperatua" eta "arnasa kentzen duena".

Other Languages