Peruko Alderdi Komunista

Partido Comunista del Perú (PCP)
Peruko Alderdi Komunista
PresidenteaAbimael Guzmán (espe)
Sorrera1928
1979 (birsortua)
Ideologia politikoaKomunismo, marxismo-leninismo-maoismoa, Gonzalo Pentsamendua, internazionalismo, anti-errebisionismo
Nazioarteko afiliazioaHigikunde Iraultzaile Internazionalista

Peruko Alderdi Komunista (gaztelaniaz: Partido Comunista del Perú [PCP]) Peruko alderdi maoista bat da, 1964tik aurrera Bidezidor Argitsu (Sendero Luminoso) izenaz ere ezaguna. 1928ko urriaren 8an José Carlos Mariategik sortu zuen alderdia, Peruko Alderdi Sozialista izenarekin, Herriarte Komunistaren kide legez. 1930ean «komunista» izena hartu zuen.

PCP-ren helburua, Perun, herri guda deitutako borroka iskiludunaren bidez estatu sozialista bat ezartzea da, nekazari txiroak iraultzarako oinarri hartuta. Bere buruzagia Abimael Guzmán Reynoso Presidente Gonzalo da. Hau 1992tik preso dago; eta urte horretatik aurrera ekintza gutxiago burutzen ditu erakundeak. Gaur egun, Huanukoko lurrarlde-elkargora mugatuta dago. PCP-ko Higikunde Iraultzaile Internazionalistarekin harreman estuak ditu.

Peruko Egiaren eta Berradiskedetzearen Batzordearen arabera, Bidezidor Argitsua Peruko gatazkako hilketen %46ren erantzule da, 31.331 hildako egotziz [1].

1980eko hamarkadan babes zabala eduki zuen nekazari txiro eta hiretako kanpoaldetako auzotar indigenen eta unibertsitate-ikasleen artean, industriako proletarioen babesa apalagoa izan zen. PCP-ren adar iskiluduna Herri Gerrillari Ostea (Ejército Guerrillero Popular [EGP]) izan zen. Berebat, Alderdiak gizamultzoen arloan herri-antolakudeez osatutako Fronte Bakarra (Frente Único) akuilatu zuen.

Alderdiaren goiburuak «Gora Herri Guda!» (¡Viva la Guerra Popular!), «Herri Guda Komunismora arte!» (¡Guerra Popular hasta el comunismo!) eta «Matxinada zilegia da!» (¡La rebelión se justifica!) dira, besteak beste.

Other Languages