Pertika jauzi

Pertika jauzia.

Pertika jauzia atletismoaren proba bat da, altuera jauziaren antzekoa baina parte-hartzaileak barra luze eta malgua erabiltzean datzana. Antzinako Greziatik praktikatzen da, eta kretarrek eta zeltiarrek ere jardun izan zuten denbora zaharretatik.

Aire zabaleko markei dagokienez, Sergei Bubka ukrainiarrak munduko errekorra ezarri zuen 1994ko uztailaren 31n, Sestrieren (6,14 m), eta emakumezkoen markarik onena bestela Jelena Isinbajeva errusiarrarena da (5,06 m, 2009). Ate barrukoen kasuan, Jennifer Suhr estatubatuarrak ondu zuen Isinbajevak zuen marka zentimetro batez, (6,02 m), 2013ko martxoaren 2an Albuquerquen (Mexiko Berria). Gizonezkoen aldean, Bubka da marka absolutuaren jabea, aire zabalekoa ere hobeturik, 6,15 m egin baitzuen (Donetsk, 1993ko otsailaren 21a). Beste jauzilari ezagunak dira -ez onenak ordea-, Brad Walker estatubatuarra, edo Renaud Lavillenie frantziarra gizonezkoetan; Svetlana Feofanova errusiarra, Emma George australiarra edo Naroa Agirre euskalduna emakumezkoetan.

Pertika

Pertika 4 eta 5 metro arteko luzera duen barra bat da, jauzian erabiltzen dena. Antzina, banbu edo metalezkoak izaten ziren. Egun, berriz, beira zuntz eta karbonoarekin egiten dira. Erabilienak, beira zuntzezkoak dira, hauek, karbonoz eginikoak baino malgutasun handiagoa baitute.

Pertikek, gogortasun maila ezberdinak dituzte. Gogortasuna adierazten duen zenbakia zenbat eta handiagoa izan, hainbat eta bigunagoa da pertika. Honela, 23 zenbakia daroan pertika, biguna da, eta 15a daramana, berriz, gogorra. Badago pertikaren gogortasuna neurtzeko beste modu bat ere: Pertika frogatua izan den libra kopurua. Munduko gogorrena, UCS Spiritek eskainitakoa, gizonezkoen egungo munduko errekorra duenak jauzi egiteko erabiltzen zuenak du: Sergei Bubkak, alegia. Pertika honek, 220 libra edo 100 kiloko gogortasuna du. Jakina, zenbat eta handiagoa izan zenbakia, gogorragoa da pertika. Honela neurtzeak duen arazo bakarra, bi pertikak luzera berbera eta libratan gogortasun berbera izan dezaketela baina benetako gogortasun ezberdina izan dezaketela da, eta, beraz, gomendagarria da gogortasuna benetako gogortasunean neurtzea, eta ez libratan.

Other Languages
العربية: قفز بالزانة
বাংলা: পোল ভল্ট
català: Salt de perxa
čeština: Skok o tyči
Ελληνικά: Άλμα επί κοντώ
English: Pole vault
Esperanto: Stanga altsalto
hrvatski: Skok s motkom
magyar: Rúdugrás
Bahasa Indonesia: Lompat galah
日本語: 棒高跳
latviešu: Kārtslēkšana
norsk: Stavsprang
português: Salto com vara
संस्कृतम्: दण्डकूर्दनम्
srpskohrvatski / српскохрватски: Skok motkom
Simple English: Pole vault
slovenčina: Skok o žrdi
slovenščina: Skok s palico
српски / srpski: Скок мотком
svenska: Stavhopp
Tiếng Việt: Nhảy sào
中文: 撑杆跳高
粵語: 撐竿跳高