Persiar egutegia

Persiar egutegia edo Irandar egutegia (persieraz گاهشماری ایرانی‌ Gahshomari-ye Irani) urtea martxoaren 23an hasten duen eguzki egutegi bat da. 2009ko martxoan persiar egutegiko 1388. urtea hasi zen.

Egutegi hau 1925ean hartu zen eta gregoriotar egutegia baino zehatzagotzat hartzen da, azken honek 3320 urtean behin egun bateko akatsa baitu, persiar egutegiak egun bateko akats hori 3,5 milioi urtetik behin izango lukeen bitartean.

Persiar egutegiak lehenengo sei hilabeteak 31 egunekoak ditu, hurrengo bostak 30 egunekoak eta azkenekoa 29 edo 30 egunekoa bisurtea baldin bada edo ez bada. Urtea Nowruzen hasten da, gregoriotar egutegiko martxoak 21arekin bat datorrena. 2000ko urtarrilaren 1 persiar egutegiko 1378. eguneko Dej hilabeteko 11. eguna izan zen.

GaraiaIzenaEsanahia
martxoak 21 - apirilak 20Farvardin فروردینErlijio loria
apirilak 21 - maiatzak 21Ordibehešt اردیبهشتBertute gorena
maiatzak 22 - ekainak 21Xordâd خردادOsasuna, osotasuna
ekainak 22 - uztailak 22Tir تیرBizia, bizkorra
uztailak 23 - abuztuak 22Mordâd مردادHilezkortasuna
abuztuak 23 - irailak 22Šahrivar شهریورLurralde desiragarria
irailak 23 - urriak 22Mehr مهرOntasuna, leialtasuna, maitasuna
urriak 23 - azaroak 21Âbân آبانUra
azaroak 22 - abenduak 21Âzar آذرSua
abenduak 22 - urtarrila 20Dey دیSortzailea
urtarrilak 21 - otsailak 19Bahman بهمنUste ona
otsailak 20 - martxoak 20Esfand اسفندDebozio santua
  • kanpo loturak

Kanpo loturak

Other Languages
العربية: تقويم إيراني
asturianu: Calendariu persa
беларуская (тарашкевіца)‎: Іранскі каляндар
brezhoneg: Deiziadur pers
Esperanto: Persa kalendaro
Bahasa Indonesia: Kalender Iran
Basa Jawa: Tanggalan Iran
македонски: Ирански календар
Nederlands: Iraanse kalender
norsk nynorsk: Den iranske kalenderen
português: Calendário persa
srpskohrvatski / српскохрватски: Iranski kalendar
Simple English: Persian calendar
српски / srpski: Ирански календар
Basa Sunda: Kalénder Iran
татарча/tatarça: Шәмси тәкъвим
oʻzbekcha/ўзбекча: Eroniy taqvim
Tiếng Việt: Lịch Iran