Pasaiako portuko kanpo ditxoa


Jaizkibelgo labarra, kanpo portua egin nahi den tokia

Pasaiako portuko kanpo ditxoa, Pasaiako kanpo portua edo Pasaiako kanpo kaia Pasaiako Portuko Agintaritzak Jaizkibelgo itsaslabarrean —Pasaiako udalerrian— eraiki asmo duen portu instalazioa da. Eztabaida handia eragin du, ea inbertsio handi hori egiteko beharrik ba ote den, eta ea Europar Batasunaren garrantzizko leku izatea proposatzeko eta Natura 2000 sarean sartuta izateko adinako natura balioak dituen toki hori[1] zenbateraino hondatuko lukeen.

Other Languages