Paquito el Chocolatero

Paquito el Chocolatero 1937an Gustavo Pascual Falcók moldatutako pasodoble bat da, Francisco Pérez Molina egilearen koinatuaren omenez sortua. Concentainako Moros y cristianos jaietarako espresuki egina, oso ospetsu bilakatu zen. SGAEren esanetan, hainbat urtez gehien jotako abestia izan da. [1] [2]

Euskal Herrian ere, oso abesti ezaguna da, izan ere, Baionako bestetan abestiaren dantzarien munduko errekorra lortzeari ekin zioten [3]: 2005ean 1.400 metroko eta 4.000 laguneko ilara, 2006an 1.700 metroko eta 5.100 laguneko ilara, 2007an 2.000 metroko eta 6.000 laguneko ilara, 2008an 2.588 metroko eta 7.764 laguneko ilara lortu zituzten.

Other Languages