Panamako kanala

Gatún aintzirako esklusak.

Panamako kanala edo Panamako ubidea Ozeano Atlantiko ( Karibe itsasoa) eta Ozeano Barea lotzen dituen ubide artifiziala da, Panamako istmoan zehar, Ameriketako erdialdean, Panama kostatik kostara zeharkatzen duena. Merkataritza balio handia du, itsas komunikazioen denbora eta distantziak oso nabarmen murrizten baititu. Izan ere, Amerika ipar edo hego muturretik inguratu beharren, erdi-erditik zeharkatzea ahalbidetzen du, itsasontziei milaka kilometro aurreratuz. 1914ko abuztuaren 15ean inauguratua, orduz geroztik Ameriketako Estatu Batuen kontrolpean izan zen, harik eta 1999ko abenduaren 31n kontrol osoa Panamari eskualdatu zioten arte.

Panamako ubidea 81,6 km luze eta 90-150 m zabal da (240-300 m, Gatún aintziran). Munduko ubide artifizial nagusia da, Suezko ubidearekin batera. Panamako ubidea Ozeano Atlantikoko Limón badiatik ( Antilletako itsasoa, Colón hiria eta Cristobal portua) Ozeano Barearen ertzeko Balboa hiriraino luzatzen da, eta Gatún aintzira zeharkatzen du bere bidean. Ontzi handiek ezin dute beren indarrez Panamako ubidea igaro. Atoian eramaten dituzte ontziak lokomotor batzuek, orduko 3 kilometroko abiaduraz, eta eskuarki sei lokomotor behar izaten ditu ontzi bakoitzak ubide osoa igaro ahal izateko. Hiru esklusagune nagusi daude ubidean: Gatún, Pedro Miguel eta Miraflores. Esklusa horiek bikoitzak dira, eta ontziak bi norabideetan igaro daitezke une berean gune beretik. Sarreran eman beharreko denbora barne, 24-30 ordu behar izaten du ontzi batek alde batetik bestera igarotzeko. Mota guztietako gaiak (petrolioa eta hartatik eratorriak, aleak eta ikatza dira gai garraiatuenak) igarotzen dira egunero Panamako ubidetik.

Historia

XIX. mendean prestatu zuten Ameriketako Estatu Batuetako Atlantikoko aldearen Ozeano Bareko aldearen arteko itsasbidea laburtzeko proiektua (8.000 itsas milia gutxiago egiten da Panamako ubidetik Hornos lurmuturretik baino). Hala ere, proiektua ez zen zehaztu Ferdinand de Lesseps Suezko ubideko obrak aitzinatu zituen diplomatiko frantsesak 1879an enpresa hartan esku hartu zuen arte. Hasierako proiektu hark, ordea, ez zuen buru onik izan, ekonomia eta politika arazoak zirela eta.

1903. urtean Estatu Batuek hartu zuten ubidea egiteko ardura, Panamako estatuko ordezkariekin hitzarmen bat sinaturik, eta 1904-1914. urteetan gauzatu zen frantsesen hasierako hura guztiz hobetu zuen proiektua. Hitzarmen haren arabera, Estatu Batuen esku geratu zen ubidearen ustiakuntza, bai eta ubidealdearen (Canal Zone ingelesez) gaineko erabateko kontrola ere, aginpide militarra barne. Tirabira handiak izan dira bi estatuen artean 1914an ubidea zabaldu zenetik aurrera. 1977an sinatu zuten hitzarmenaren arabera, 1999ko abenduaren 31n jaso zituen azkenik Panamako estatuak ubidearen gaineko eskubide guztiak.

Other Languages
Afrikaans: Panamakanaal
Alemannisch: Panamakanal
aragonés: Canal de Panamá
العربية: قناة بنما
অসমীয়া: পানামা খাল
asturianu: Canal de Panamá
azərbaycanca: Panama kanalı
башҡортса: Панама каналы
Boarisch: Panamakanal
žemaitėška: Panamas kanals
беларуская: Панамскі канал
беларуская (тарашкевіца)‎: Панамскі канал
български: Панамски канал
भोजपुरी: पनामा नहर
brezhoneg: Kanol Panamá
bosanski: Panamski kanal
Mìng-dĕ̤ng-ngṳ̄: Panama Ông-ò̤
Cymraeg: Camlas Panama
Deutsch: Panamakanal
ދިވެހިބަސް: ޕެނަމާ ކެނަލް
Ελληνικά: Διώρυγα Παναμά
English: Panama Canal
Esperanto: Panama kanalo
føroyskt: Panamaveitin
français: Canal de Panama
客家語/Hak-kâ-ngî: Panama Yun-hò
עברית: תעלת פנמה
हिन्दी: पनामा नहर
Fiji Hindi: Panama Canal
hrvatski: Panamski kanal
interlingua: Canal de Panama
Bahasa Indonesia: Terusan Panama
Ilokano: Kanal Panama
日本語: パナマ運河
Basa Jawa: Terusan Panama
ქართული: პანამის არხი
한국어: 파나마 운하
къарачай-малкъар: Панама илипин
Кыргызча: Панама каналы
Lëtzebuergesch: Panamakanal
Limburgs: Panamaknaal
lumbaart: Canal de Panama
lietuvių: Panamos kanalas
latviešu: Panamas kanāls
олык марий: Панама канал
Baso Minangkabau: Tarusan Panama
македонски: Панамски Канал
മലയാളം: പനാമ കനാൽ
Bahasa Melayu: Terusan Panama
नेपाली: पानामा नहर
नेपाल भाषा: पनामा नहर
Nederlands: Panamakanaal
norsk nynorsk: Panamakanalen
ਪੰਜਾਬੀ: ਪਨਾਮਾ ਨਹਿਰ
Piemontèis: Canal ëd Panamà
پنجابی: نہر پانامہ
português: Canal do Panamá
română: Canalul Panama
tarandíne: Canale de Panama
русиньскый: Панамскый канал
srpskohrvatski / српскохрватски: Panamski kanal
Simple English: Panama Canal
slovenčina: Panamský prieplav
slovenščina: Panamski prekop
Soomaaliga: Kanaalka Banama
српски / srpski: Панамски канал
Seeltersk: Panamakanoal
svenska: Panamakanalen
Türkmençe: Panama kanaly
Türkçe: Panama Kanalı
татарча/tatarça: Panama kanalı
українська: Панамський канал
oʻzbekcha/ўзбекча: Panama kanali
vepsän kel’: Panaman kanal
Tiếng Việt: Kênh đào Panama
Yorùbá: Ìladò Panamá
Zeêuws: Panamakanaol
Bân-lâm-gú: Panama Ūn-hô