Pan European Game Information

PEGI logo.svgPan European Game Information
SiglakPEGI
Sortze data2003ko Udaberria
SerbitzuaBideojokoen adin kalifikapena
EgoitzaBelgika Brusela [1]
Webguneawww.pegi.info

PEGI (Pan European Game Information, euskaraz, Joko Informazio Paneuroparra) Europa mailan orokortu den bideojokoen adin kalifikazio estandar ez legezkoa da. Sistema hau 2003ko udaberrian ezarri zen eta ordutik 30 herrialdetan (Austria, Dinamarka, Hungria, Letonia, Noruega, Eslovenia, Belgika, Estonia, Islandia, Lituania, Polonia, España, Bulgaria, Finlandia, Irlanda, Luxemburgo, Portugal, Suedia, Txipre, Frantzia, Israel, Malta, Errumania, Suiza, Txekia, Grezia, Italia, Herbehereak, Eslobakia eta Erresuma Batuan) adin kalifikapen sistema ofiziala izatera iritsi da, fabrikatzaile handien hobespena lortu arte. Bere helburua gurasoak laguntzea da beraien semeei jokoak erosteko orduan. Argitaratutako edozein bideojokorentzat prozezu bat jarraitu egiten du, Inkesta bat egiten zaio bideojokoa argitaratu duen enpresari eta emaitzen arabera kalifikapen bat ezarri egiten zaio.[2]

Kalifikapenak

PEGI adin tarteak zehazten ditu 3, 7, 12, 16, eta 18 urtetik aurrerakoak, horiek jokoaren azalean egertzen dira logo baten bitartez, ondoren azaltzen direnak:

3 urtetik aurrera. 7 urtetik aurrera. 12 urtetik aurrera. 16 urtetik aurrera. 18 urtetik aurrera (helduak soilik).

Joko bakoitzari adin minimo egokia ezartzeko hainbat faktore hartzen dira kontuan eta horiek ere ,erabiltzaile liburuan edo atzeko aldean, azaldu egiten dira produktuan. Faktore horiek hurrengoak dira:

Irudia (Logoa) Izena Azalpena Adin kalifikazioa
PEGI Violence.svg Biolentzia Borroka, odolaren agerpena, armak edota hilketa sustatzen dute honen agerpena PEGI 7.svg PEGI 12.svg PEGI 16.svg PEGI 18.svg
PEGI Bad language.svg Hizkuntza desegokia Irainak, hitz tabu-ak, erreferentzia sexualak... agertzea PEGI 12.svg PEGI 16.svg PEGI 18.svg
PEGI Fear.svg Beldurra Beldurra edota urduritasuna sor dezaketen atalak ditu PEGI 7.svg
PEGI Sex.svg Sexua Hizkuntzan erreferentzia sexualak, irudi biluziak edo arropa "gutxi" duten pertsonaiak PEGI 12.svg PEGI 16.svg PEGI 18.svg
PEGI Drugs.svg Drogak Drogen ingurukoa (kontsumoa, salerosketa, erreferentziak...) jasotzea bideojokoan PEGI 16.svg PEGI 18.svg
PEGI Discrimination.svg Diskriminazioa Arrazakeria, xenofobia, homofobia... gai lantzen ditu bideojokoak PEGI 18.svg
PEGI Gambling.svg Jokoa Ausazko jokoa du (diru erreal edo virtualarekin) PEGI 12.svg PEGI 16.svg PEGI 18.svg
PEGI Online.svg Online Interneten bidez jolastea ahalbidetzen du Edozein, ez du adin kalifikapenean eraginik informazio soila da

[3]

Other Languages
ქართული: Pan European Game Information
українська: Pan European Game Information