PJ Harvey

PJ Harvey
PJ Harvey
PJ Harvey emanaldi baten zehar
Datu pertsonalak
Izen osoa Polly Jean Harvey
Ezizena PJ Harvey
Jaio 1969ko urriaren 9a
(48 urte)
Ingalaterra Bridport, Dorset ( Ingalaterra)

Polly Jean Harvey ( 1969ko urriaren 9a) musikari, konpositore eta abeslari ingelesa da. Bere familiak Dorset konderriko Corscombe herrixkan zuen baserrian hazi zen. Gurasoei esker, John Lee Hooker, Howlin' Wolf, Robert Johnson, Jimi Hendrix eta Captain Beefheart, besteak beste, entzuten zituen txikitatik.

1980ko hamarkadaren musika leun eta produkzio handikoa ondoren, Seattleko grunge mugimenduak haize berria ekarri zion Ipar Amerikari. Ingalaterran, PJ Harveyk antzeko gauza egin zuen eta ez zen kasualitatez izan Nirvana taldeko Kurt Cobainek esatea “ Dry”, Harveyren lehenengo diskoa, gehien gustatzen zitzaizkion hamar diskoen artean zegoela.

Orain arte, Harveyk zortzi album grabatu ditu, horietako bi John Parish lagunarekin. Horiez gain, elkarlan askotan parte hartu du oso musikari ezberdinekin: Nick Cave, Pascal Comelade, Tricky, Thom Yorke, Björk ... Arrakasta handia izan du kritikoekin, batzuetan arlo komertzialetan ere bai, eta, batez ere, bere milaka zale amorratuekin munduan zehar.

Estiloa

Harveyren oinarri musikala ahotsa eder eta erabilera askoan, letra suharretan eta gitarra edota piano sinple, zehatz eta grinatsuan datza. Normalean, beste musikari batzuen laguntzarekin egiten ditu grabaketak zein kontzertuak.

Musikari eta artista handi askorekin bezala, ez da erraza Harveyren estiloa sailkatzea. Bere disko bakoitzak nortasun berezia daukala esan dezakegu. Garapen nabaria baino askatasun artistikoa ikusten da ibilbidean zehar. Gauza berriak, edo, behintzat, berak oraindik probatu ez zituenak entzuten dira disko bakoitzean. Eragin bezala, rock, punk, blues, baladak, pop eta musika esperimentala aipa ditzakegu.

Noizean behin, Patti Smithekin konparatu dute kazetari batzuek, ziur aski rock musika egiten duen emakumea delako, besterik ez. Antzeko modu batean, batzuetan entzun dugu Anari PJ Harvey euskalduna dela. Berriro ere, funtsik gabeko konparaketa ematen du.

Other Languages
Alemannisch: PJ Harvey
català: PJ Harvey
čeština: PJ Harvey
dansk: PJ Harvey
Deutsch: PJ Harvey
English: PJ Harvey
español: PJ Harvey
eesti: PJ Harvey
suomi: PJ Harvey
français: PJ Harvey
Gaeilge: PJ Harvey
galego: PJ Harvey
Bahasa Indonesia: PJ Harvey
italiano: PJ Harvey
ქართული: პიჯეი ჰარვი
한국어: PJ 하비
lietuvių: PJ Harvey
latviešu: P. Dž. Hārvija
Nederlands: PJ Harvey
occitan: PJ Harvey
polski: PJ Harvey
português: PJ Harvey
română: PJ Harvey
Simple English: PJ Harvey
slovenščina: PJ Harvey
svenska: PJ Harvey
Türkçe: PJ Harvey
українська: Пі Джей Гарві