Orthanc

Tolkienen legendarium ospetsuan eta legendarium horren zati den Eraztunen Jauna lanean Orthanc Isengarden erdian dagoen dorre garai bat da. Bere izena rohanerara zein sindarinera itzul daiteke. Lehenean, "izpiritu maltzurra" esan nahi du, eta, bigarrenean, "letaginaren mendia".

Deskribapena

Oso garaiak ziren lau zutabek osatutako dorre bat zen, harri beltzez fazetatuak eta elkarren artean lotuak. Altuera handira zutabe hauek berriz irekitzen ziren "adar" garai eta kurboak eratuz, idazkun bitxiez estalitako harri beltzezko plataforma bat inguratzen zutenak. Dorrea plataforma borobil eta mailakatu batean pausatua zegoen, hau ere harrizkoa. Hain garaia zen gizaki bat lautadatik bostehun oineko altuerara egon zitekeela.

Ekialdeko aurpegian eta bi zutabe baxuk osatutako angeluan burdinazko ate bat zegoen, eta apur bat gorago balkoi batera ematen zuen postigodun leiho bat. Bertara, 27 maila zituen harrizko eskailera bat igoz iristen zen. Dorrearen tontorrean kanoi-zuloak zeuden, nondik haran guztia ikus zitekeen, baina sarrera bakarra atea zen.

Etorbide zabal batek, lauzekin lauzatua, Isengardeko ate handietatik dorreraino zeraman. Honen luzera guztian zehar taila ezberdinak zituzten zutabeak zeuden.

Other Languages
беларуская: Артханк
català: Òrthanc
español: Orthanc
suomi: Orthanc
français: Orthanc
galego: Orthanc
magyar: Orthanc
norsk: Orthanc
português: Orthanc
русский: Ортханк
svenska: Orthanc
Türkçe: Orthanc
中文: 歐散克