Ornodun


Ornodun
Kanbriar-gaur egun
Meyers b9 s0329b.jpg
Hegalaburra, Thunnus thynnus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
Subfiluma Vertebrata
Cuvier, 1812

Ornodunak (Vertebrata) kordatuen barneko azpifilum bat da, eta euren berezitasuna bizkarrezur bat osatzen duten ornoak izatea da. Ornodunen eboluzioa Kanbriarreko leherketan gertatu zen, Kanbriar garaian. Ezagutzen den lehenengo ornoduna Myllokunmingia da. Bizkarrezurreko hezurrek orno izena hartzen dute. Ornodunena kordatu filumeko azpifilumik handiena da eta intsektuak eta antzekoak kenduta familiarrak diren animalia gehienak talde honetakoak dira. Bere garaian klasifikazio linneanoan plantae eta vermes ez ziren izaki bizidun guztiak (anfibioak, narrastiak, hegaztiak, arrainak eta ugaztunak) gaur egun ornodunen barruan kokatzen ditugu. Gizakia ere (Homo sapiens) talde honen barnean sartzen da.

Azpifilumaren ezaugarriak dira era berean gihar sistema bat edukitzea eta nerbio sistema zentral bat izatea, eta bere parte bat bizkarrezurraren barnean kokatzen da.

Egitura

Ornodun taldeko izakiek hezurdura bat dute, batzuetan kartilagoak eta beste batzuetan hezurrak dituzte. Kasu askotan biak aldi berean edukitzen dituzte gorputzeko atal ezberdinetan. Hezurdura honek hazkuntza prozesuan zutabe bat eskaintzen du eta horregatik ornogabeek baino tamaina handiagoa lor dezakete, eta berez horrela gertatzen da modu orokor batean.

Hezurdura honetan, oso antzinakoak diren batzuk kenduta, kaskezur bat egon ohi da, bizkar-hezur bat eta bi pare abar gorputzean. Forma batzuetan hauek ez dira agertzen, eboluzioaz galdu direlako (adibidez suge eta baleetan).

Kaskezurrak inteligentziaren garapena baimendu du, burmuina, begiak eta belarriak babesten dituelako. Guzti hauen garapena erraztean ornodunek aldaera ekologiko azkarragoa edukitzea baimentzen duela uste da.

Aurretik aipatutako hezurrek gorputzaren mantentzea errazten dute orokorrean eta honek mugikortasuna errazten du. Mugimendu hau lortzeko orokorrean giharrak erabiltzen dira, eta zuzenean konektatzen dira hezur eta kartilagoetara. Hau dela eta ornodunen ingurunea giharrez osatua dago. Guzti hauek larru batekin estaltzen dira ornodun guztietan. Batzuetan larruazal honek kanpo erasoetatik babesten ditu eta ileak eta lumak bertara itsasten dira.

Ornodunen enborrak barne organo ugari ditu. Askotan saihetsak edukitzen dituzte arnas aparatua eta bihotza babesteko. Birikak daudenean bihotza euren artean kokatzen da.

Nerbio-sistema zentralak burmuina eta bizkarrezurra barne hartzen ditu. Hasieran garatutako ornodunetan burmuinak zentsuei loturiko organoak baino ez ditu kontrolatzen. Ondoren eboluzionatutakoetan burmuinaren tamaina erlatiboa handiagoa da eta honek informazio elkartrukea handiagoa izatea dakar. Bizkarrezurretik larruazalera eta gainontzeko lekuetara heltzen dira nerbioak. Birikak eta belarriak, adibidez, zuzenean lotzen dira burmuinera eta ez dira nerbioak bizkarrezurretik pasatzen.

Other Languages
Afrikaans: Gewerweldes
Alemannisch: Wirbeltiere
aragonés: Vertebrata
Ænglisc: Hrycgdēor
العربية: فقاريات
asturianu: Vertebrata
azərbaycanca: Onurğalılar
башҡортса: Умыртҡалылар
žemaitėška: Stoumenėnē gīvē
беларуская: Пазваночныя
беларуская (тарашкевіца)‎: Хрыбетныя
български: Гръбначни
brezhoneg: Vertebrata
bosanski: Kičmenjaci
català: Vertebrats
Mìng-dĕ̤ng-ngṳ̄: Cék-tùi dông-ŭk
Cebuano: Vertebrata
čeština: Obratlovci
Cymraeg: Fertebrat
dansk: Hvirveldyr
Deutsch: Wirbeltiere
Ελληνικά: Σπονδυλωτό
English: Vertebrate
Esperanto: Vertebruloj
español: Vertebrata
français: Vertébrés
Nordfriisk: Wäärlisdiarten
Gaeilge: Veirteabrach
galego: Vertebrados
Avañe'ẽ: Pujase'orekóva
Gaelg: Vertebrata
客家語/Hak-kâ-ngî: Chit-chhùi thung-vu̍t
hrvatski: Kralježnjaci
magyar: Gerincesek
interlingua: Vertebrata
Bahasa Indonesia: Vertebrata
Ilokano: Bertebrata
íslenska: Hryggdýr
italiano: Vertebrata
日本語: 脊椎動物
Basa Jawa: Vertebrata
қазақша: Омыртқалылар
ភាសាខ្មែរ: សត្វឆ្អឹងកង
ಕನ್ನಡ: ಕಶೇರುಕ
한국어: 척추동물
kurdî: Movikdar
Кыргызча: Омурткалуулар
Latina: Vertebrata
Lëtzebuergesch: Wierbeldéieren
Lingua Franca Nova: Vertebrato
Ligure: Vertebræ
lumbaart: Vertebràcc
lietuvių: Stuburiniai
latviešu: Mugurkaulnieki
Baso Minangkabau: Vertebrata
македонски: ’Рбетници
кырык мары: Тупӹрдӓнвлӓ
Bahasa Melayu: Vertebrat
Plattdüütsch: Warveldeerter
Nederlands: Gewervelden
norsk nynorsk: Virveldyr
norsk: Virveldyr
occitan: Vertebrata
ਪੰਜਾਬੀ: ਕੰਗਰੋੜਧਾਰੀ
Picard: Vertebrata
Pälzisch: Wirbeltier
polski: Kręgowce
پنجابی: کنگریڑے
português: Vertebrados
Runa Simi: Tulluyuq
română: Vertebrate
русский: Позвоночные
संस्कृतम्: कशेरुकाः
саха тыла: Тоноҕостоохтор
sicilianu: Vertebrata
Scots: Vertebrate
srpskohrvatski / српскохрватски: Kralješnjaci
Simple English: Vertebrate
slovenčina: Stavovce
slovenščina: Vretenčarji
chiShona: Dzemuzongoza
српски / srpski: Кичмењаци
Basa Sunda: Vertebrata
svenska: Ryggradsdjur
Kiswahili: Vertebrata
ślůnski: Kryngowce
తెలుగు: సకశేరుకాలు
тоҷикӣ: Муҳрадорон
Tagalog: Bertebrado
Türkçe: Omurgalılar
татарча/tatarça: Умырткалылар
українська: Хребетні
اردو: فقاریہ
oʻzbekcha/ўзбекча: Umurtqalilar
Winaray: Vertebrata
მარგალური: გაგაჩამეფი
中文: 脊椎动物
Bân-lâm-gú: Chek-chui tōng-bu̍t
粵語: 脊椎動物