Ordu-eremu
English: Time zone

Ordu-eremua edo ordu-zona denbora estandar bera onartzen duen Lurreko eskualdeetako bakoitza da. Elkarren alboan dauden ordu-eremu gehienek ordubeteko diferentzia daukate elkarrekiko, eta normalean eremu bakoitzeko tokiko orduarekiko UTC duen diferentziaren arabera kalkulatzen da.

Ordu-eremu estandarrak Lurraren esferoidea ilargi formako 24 iruditan zatituz defini daitezke geometrikoki. Eremu hauek mugatzeko, 15º-ko longitudeko distantziara dauden meridianoak erabiltzen dira. Hala ere, ordu-eremu gehienek ez dute forma hau errespetatzen, arrazoi politiko eta geografikoen ondorioz itxura irregularra baitaukate. Ordu-eremu askok muga politikoak jarraitzen dituzte, eta zenbait kasutan uneko egoera politikoaren araberako aldaketak jasaten dituzte. Bestalde, zenbait herrialdetan ordua sasoiaren arabera aldatzen da, esaterako energia aurrezteko udan egiten den ordu-aldaketa.

Ordu-eremuak onartu baino lehen, jendeak tokiko eguzki-ordua erabiltzen zuen (hasieran itxurazko eguzki-ordua, eta gero batez besteko eguzki-ordua). Egoera hau gero eta erabilgaitzagoa bihurtu zen garraioa eta telekomunikazioak garatzen joan ziren neurrian, bi tokiren arteko ordua longitude geografikoaren funtzioan aldatzen baitzen. Herrialde bateko toki guztietako erlojuak sinkronizatu zitezkeen, baina orduan zenbait hiri eta herrietako ordua ordura arteko eguzki-orduarekiko oso desberdina izango zen. Ordu-eremuak bi egoera hauen arteko erdi bideko konponbidea izan ziren, geografiarekiko erabateko mendekotasuna hausten baitzuen eta tokiko orduak ez baitziren gehiegi aldentzen batez besteko eguzki-ordutik.

Urteen joan-etorrian, ordu-zonen mugak mendebalderantz mugitzeko joera agertu da, udako ordutegia izeneko efektuaren bitartez energia aurrezteko.

Munduko ordu-eremu estandarrak.

Ordu eremu estandarrak

Hasieran, ordu-eremuak Greenwich Meridianoko Orduan (ingelesez Greenwich Mean Time, GMT) oinarritzen ziren, hau da, 0º-ko longitudean (Lehen Meridianoan) existitzen zen batez besteko eguzki-orduan. Hala ere, GMT ordua Lurraren errotazioaren bidez definitzen denez, eta hura konstantea ez denez, urtero-urtero erloju atomikoak aldatu eta GMT-ra doitu behar izaten ziren. 1072ko urtarrilaren 1ean ordua finkatu egin zen, Lurraren errotazio aldaketa erabili ordez aurrez definitutako segundo tartekatuak erabiliz. Sistema berri honi Denbora Unibertsal Koordinatu (UTC) deritzo.

Other Languages
Afrikaans: Tydsone
Alemannisch: Zeitzone
አማርኛ: ሰዓት ክልል
aragonés: Zona horaria
العربية: منطقة زمنية
অসমীয়া: সময় অঞ্চল
asturianu: Fusu horariu
azərbaycanca: Saat qurşağı
башҡортса: Сәғәт бүлкәте
Boarisch: Zeidzone
žemaitėška: Čiesa jousta
беларуская: Часавы пояс
беларуская (тарашкевіца)‎: Часавы пас
български: Часова зона
भोजपुरी: टाइम जोन
বিষ্ণুপ্রিয়া মণিপুরী: সময়র লয়া
brezhoneg: Rann-eur
bosanski: Vremenska zona
català: Zona horària
нохчийн: Сахьтан аса
qırımtatarca: Saat quşağı
čeština: Časové pásmo
Cymraeg: Cylchfa amser
dansk: Tidszone
Deutsch: Zeitzone
dolnoserbski: Casowa cona
Ελληνικά: Ζώνη ώρας
emiliàn e rumagnòl: Fûş orâri
English: Time zone
Esperanto: Horzono
español: Huso horario
eesti: Ajavöönd
Võro: Aovüü
føroyskt: Tíðarsonur
français: Fuseau horaire
furlan: Fûs orari
Frysk: Tiidsône
Gaeilge: Amchrios
Gàidhlig: Roinn-tìde
galego: Fuso horario
Avañe'ẽ: Yvy arapehẽ
ગુજરાતી: સમય વિસ્તાર
Gaelg: Cryss hraa
客家語/Hak-kâ-ngî: Sṳ̀-khî
עברית: אזור זמן
हिन्दी: समय मण्डल
hrvatski: Vremenska zona
hornjoserbsce: Časowe pasmo
magyar: Időzóna
հայերեն: Ժամային գոտի
interlingua: Fuso horari
Bahasa Indonesia: Zona waktu
Ilokano: Sona ti oras
íslenska: Tímabelti
italiano: Fuso orario
Адыгэбзэ: Сыхьэт зонэ
ភាសាខ្មែរ: ល្វែងម៉ោង
ಕನ್ನಡ: ಸಮಯ ವಲಯ
한국어: 시간대
къарачай-малкъар: Сагъат бёлге
Кыргызча: Убакыт аралыгы
Lëtzebuergesch: Zäitzon
Limburgs: Tiedzaone
lumbaart: Füs urari
lietuvių: Laiko juosta
latviešu: Laika josla
Basa Banyumasan: Zona waktu
олык марий: Шагат ӱштӧ
македонски: Часовен појас
മലയാളം: സമയ മേഖല
монгол: Цагийн бүс
Bahasa Melayu: Zon waktu
မြန်မာဘာသာ: အချိန်ဇုန်
Plattdüütsch: Tietrebeet
Nederlands: Tijdzone
norsk nynorsk: Tidssone
norsk: Tidssone
Novial: Tempe-sone
Nouormand: Feusé horaire
Sesotho sa Leboa: Time zone
occitan: Fus orari
Livvinkarjala: Aiguvyöhykeh
ଓଡ଼ିଆ: ସମୟ ମଣ୍ଡଳ
ਪੰਜਾਬੀ: ਸਮਾਂ ਖੇਤਰ
Papiamentu: Zona di tempu
Norfuk / Pitkern: Tiemsoen
پنجابی: ویلہ تھاں
português: Fuso horário
Runa Simi: Pacha suyu
română: Fus orar
русский: Часовой пояс
русиньскый: Часова зона
संस्कृतम्: समयवलयः
саха тыла: Кэм курдааһына
sicilianu: Fusu orariu
Scots: Time zone
سنڌي: وقت پٽو
davvisámegiella: Áigeavádat
srpskohrvatski / српскохрватски: Vremenska zona
Simple English: Time zone
slovenčina: Časové pásmo
slovenščina: Časovni pas
српски / srpski: Временска зона
Seeltersk: Tiedzone
Sunda: Zona wanci
svenska: Tidszon
Kiswahili: Kanda muda
ślůnski: Czasowo strefa
தமிழ்: நேர வலயம்
తెలుగు: సమయప్రాంతం
Tagalog: Sona ng oras
Türkçe: Zaman dilimi
татарча/tatarça: Вакыт зонасы
тыва дыл: Шак куржаа
українська: Часовий пояс
oʻzbekcha/ўзбекча: Vaqt mintaqasi
vèneto: Fuso orario
vepsän kel’: Aigvö
Tiếng Việt: Múi giờ
Winaray: Zona hin oras
吴语: 时区
მარგალური: ოსათე ორტყაფუ
ייִדיש: צייט זאנע
中文: 时区
Bân-lâm-gú: Sî-khu
粵語: 時區