Ordinary People

Ordinary People
Filma
Jatorrizko izenaOrdinary People
Urtea1980
Generoafilm dramatikoa
film adaptazioa
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Oinarritzat hartutakoaOrdinary People
Iraupena119 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Robert Redford
Gidoigilea(k)Alvin Sargent
Judith Guest
Nancy Dowd


Antzezlea(k)
Donald Sutherland
Mary Tyler Moore
Timothy Hutton
Judd Hirsch
Elizabeth McGovern
M. Emmet Walsh
Dinah Manoff
Fredric Lehne
Adam Baldwin
James Sikking
Basil Hoffman
Quinn Redeker











Ekoizpena
EkoizleaRonald L. Schwary
Konpainia ekoizleaParamount Pictures
EdizioaJeff Kanew
Bestelako lanak
MusikagileaMarvin Hamlisch
Argazki-zuzendariaJohn Bailey
Sariak
Kanpo loturak

Ordinary People (euskaraz Jende Arrunta) 1980ko Robert Redford estatubatuar zinema zuzendari eta aktoreak zuzendutako drama filma bat da. Judith Guest idazlearen izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Donald Sutherland, Mary Tyler Moore, Judd Hirsch eta Timothy Hutton aktoreek antzeztu zuten.

Oscar Sarietarako sei izendapen jaso zituen, lau irabaziz: Film onenaren Oscar Saria, Zuzendari onenaren Oscar Saria (Robert Redford), Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (Alvin Sargent) eta Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Timothy Hutton). Bost Urrezko Globo Sari ere irabazi zituen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Jarrettarrak itxuraz alai bizi diren erdi mailako senitartea osatzen dute. Aitak (Donald Sutherland) soldata ona irabazi eta amak (Mary Tyler Moore) etxeko lanak egiten ditu. Baina gauzak ez dira diruditenak eta guztiaren atzean drama bat dago.

Conrad ( Timothy Hutton) seme nerabeak Michigan aintziran jazotako txalupa istripu batean bere anaia nagusiari ( Scott Doebler) bizirautearen erruduntasun sentipena du. Bere buruaz beste egiten saiatu ondoren, ospitaletik ateratzean psikiatra batengana joatea erabakiko du. Baina sentipena ez da desagertuko eta amarekin harreman txarra izanik, familian arazoak sortuko dira.

Beth amak aldiz, istripua jazo aurreko portaeratik guztiz ezberdina eta hotza du, hil berri den seme nagusia bere gogokoena zenez, seme txikiari babesa erakustea zail egiten baitzaio, aita berriz alai egoten eta familia batuta mantentzen saiatuko da.

Halere, Conradek neska bat ezagutu ( Elizabeth McGovern) eta elkarrekin ateratzen hasten direnean gauzak aldatu egingo dira.

Other Languages