Onddo

Onddo
Fungi collage.jpg
Amanita muscaria, basidiomizetoa; Sarcoscypha coccinea, askomizetoa; ogi beltzaren lizuna, zigomizetoa; kitridiomikoto bat; eta Penicillium, konidioforoa.
Sailkapen zientifikoa
SuperdomeinuaBiota
GoierreinuaEukaryota
Erreinua Fungi
(Linnaeus, 1753) R.T. Moore, 1980
Azpierreinuak/Filumak

Onddoak Fungi erreinuko izaki bizidunak dira. Onddoak organismo heterotrofoak dira, zelula-horma kitinatsua dute eta, espezierik gehienetan, hifa zelulanitzez osatutako harizpi antzeko mizelioak eratzen dituzte. Kontuan izan behar da zenbait espezie organismo zelulabakar gisa bizi direla. Modu sexual zein asexualean ugaltzen dira, normalean espora bidez. Esporak egitura berezituetan edo fruitu-gorputzetan ekoizten dira askotan. Zenbait onddo-espeziek galdu egin dute ugalketa-egitura espezializatuak sortzeko gaitasuna, eta hazkuntza begetatibo bidez soilik ugaltzen dira. Legamiak, lizunak eta perretxikoak, onddoak dira denak. Onddoen taldea morfologikoki antzekoak diren mizetozooekin (onddo lirdingatsuak) eta oomizeteekin (protistak) zerikusirik ez daukan talde monofiletikoa da. Onddoak landareen antzekoak baino gehiago, animalien antzekoak dira, ez baitira autotrofoak, heterotrofoak baizik. Hala ere, onddoen ikerketan jarduten duen diziplina, mikologia alegia, oraindik gehienetan botanikaren adarra kontsideratzen da.

Mundu osoan barrena bizi dira, baina gehienak ikusezinak dira giza begiarentzako. Zoruan bizi dira, materia organiko hilean eta landare, animalia zein beste onddo batzuen sinbionte gisa. Funtseko lana betetzen dute ekosistemen funtzionamenduan, materia hila deskonposatzen baitute eta elikagaien zikloan eta trukean ezinbestekoak baitira. Zenbait onddok ikusgarriak diren fruitu-gorputzak ekoizten dituzte, bai perretxiko eran bai lizun eran. Onddo-espezie asko elikaduran erabili izan dira, bai zuzenean bai beste prozesu batzuetan, hala nola ardoa edo garagardoa bezalako produktuen hartziduran. Berriagoak dira beste erabilera batzuk: medikuntzan antibiotikoak ekoizteko erabiltzen dira, eta garbikarietan edo erabilera industrialetan garrantzitsuak diren entzimak (zelulasak, pektinasak, proteasak...) ekoizteko ere baliatu dira. Zenbait onddok animalientzako toxikoak diren konposatu bioaktiboak sortzen dituzte, esaterako alkaloideak. Konposatu hauei mikotoxina deritze. Hainbat onddo aisialdirako droga gisa erabiltzen dira, eta beste batzuk zeremonia tradizionaletan erabiltzen dira konposatu psikotropiko modura. Onddo batzuk gizakiarentzako patogenoak dira, eta onddoek uztetan sortutako kalteek arriskuan jar dezakete tokiko ekonomien elikagai-hornidura.

Other Languages
Afrikaans: Swam
Alemannisch: Pilze
አማርኛ: ፈንገስ
aragonés: Fungi
العربية: فطر
অসমীয়া: ভেঁকুৰ
asturianu: Fungi
Atikamekw: Ocockweto
azərbaycanca: Göbələklər
تۆرکجه: گؤبلکلر
башҡортса: Бәшмәктәр
Boarisch: Schwammal
žemaitėška: Grība
беларуская: Грыбы
беларуская (тарашкевіца)‎: Грыбы
български: Гъби
বাংলা: ছত্রাক
brezhoneg: Fungi
bosanski: Gljive
буряад: Мөөгэ
català: Fongs
Mìng-dĕ̤ng-ngṳ̄: Cĭng-kṳ̄ng
Cebuano: Uhong
ᏣᎳᎩ: ᏭᎾᎩ
کوردی: کارگ
čeština: Houby
kaszëbsczi: Grzëbë
Чӑвашла: Кăмпа
Cymraeg: Ffwng
dansk: Svampe
Deutsch: Pilze
dolnoserbski: Griby
Ελληνικά: Μύκητας
emiliàn e rumagnòl: Funś
English: Fungus
Esperanto: Fungoj
español: Fungi
eesti: Seened
estremeñu: Fungi
فارسی: قارچ
suomi: Sienet
Võro: Siin
føroyskt: Soppar
français: Fungi
Nordfriisk: Swaampen (Fungi)
Frysk: Skimmels
Gaeilge: Fungas
Gàidhlig: Fungas
Avañe'ẽ: Urupe
Gaelg: Fungys
客家語/Hak-kâ-ngî: Chṳ̂n-khiùn
עברית: פטריות
हिन्दी: फफूंद
Fiji Hindi: Fungus
hrvatski: Gljive
hornjoserbsce: Hriby
Kreyòl ayisyen: Chanpiyon
magyar: Gombák
հայերեն: Սնկեր
interlingua: Fungo
Bahasa Indonesia: Fungi
Ilokano: Fungus
ГӀалгӀай: ЖIаленускалаш
íslenska: Sveppir
italiano: Fungi
日本語: 菌類
Patois: Fonggos
Basa Jawa: Fungi
ქართული: სოკოები
Gĩkũyũ: Fungi
ಕನ್ನಡ: ಶಿಲೀಂಧ್ರ
한국어: 균계
kurdî: Kuv
kernowek: Fong
Кыргызча: Козу карындар
Latina: Fungi
Lëtzebuergesch: Pilzeräich
Lingua Franca Nova: Fungo
Limburgs: Käöme
Ligure: Fungi
lumbaart: Fungi
lingála: Liyɛbú
lietuvių: Grybai
latviešu: Sēnes
мокшень: Панга
македонски: Габа
മലയാളം: പൂപ്പൽ
मराठी: बुरशी
Bahasa Melayu: Kulat
မြန်မာဘာသာ: မှို
эрзянь: Пангт
مازِرونی: گوشک
Nāhuatl: Nanacatl
Napulitano: Fungi
Plattdüütsch: Swämme
नेपाली: ढुसी
नेपाल भाषा: फुसा
Nederlands: Schimmels
norsk nynorsk: Sopp
norsk: Sopper
occitan: Mycota
Livvinkarjala: Sienet
Ирон: Зокъотæ
ਪੰਜਾਬੀ: ਉੱਲੀ
Kapampangan: Fungus
polski: Grzyby
پنجابی: الی
پښتو: چڼاس
português: Fungi
Runa Simi: K'allampa
română: Regnul Fungi
русский: Грибы
русиньскый: Грибы
संस्कृतम्: कवकम्
саха тыла: Тэллэйдэр
sardu: Cordolinu
sicilianu: Funci
Scots: Fungus
davvisámegiella: Guobbarat
srpskohrvatski / српскохрватски: Gljiva
සිංහල: දිලීර
Simple English: Fungus
slovenčina: Huby
slovenščina: Glive
Soomaaliga: Fungi
shqip: Kërpudhat
српски / srpski: Гљиве
Basa Sunda: Suung
svenska: Svampar
Kiswahili: Kuvu
ślůnski: Grziby
தமிழ்: பூஞ்சை
ತುಳು: ಲಾಂಬು
తెలుగు: శిలీంధ్రం
тоҷикӣ: Занбӯруғҳо
Tagalog: Fungus
lea faka-Tonga: Talingelinga
Türkçe: Mantarlar
татарча/tatarça: Гөмбәләр
удмурт: Губи
ئۇيغۇرچە / Uyghurche: زەمبۇرۇغ
українська: Гриби
اردو: پھپھوند
oʻzbekcha/ўзбекча: Zamburugʻlar
vèneto: Funghi
Tiếng Việt: Nấm
Volapük: Funig
walon: Tchampion
Winaray: Fungus
吴语: 真菌
хальмг: Теңгрин ки
isiXhosa: I-Fungi
მარგალური: სოკოეფი
ייִדיש: שוואם
Yorùbá: Èbu
Vahcuengh: Caen'gin
中文: 真菌
文言: 真菌
Bân-lâm-gú: Chin-khún
粵語: 真菌